Martxan da 'Kazetaritza euskaraz' unibertsitate diploma duala eta mugaz gaindikoa
Euskararen Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak (IJBA - Université Bordeaux Montaigne) elkarrekin lan egin dute ‘Kazetaritza euskaraz’ Unibertsitate Diploma sortzeko. Lankidetza hitzarmena ofizialki izenpetu da Baionan.
Alternantzian eginen den bi urteko formakuntza profesionalak, diploma bat eskuratzeko aukera emanen die ikasle-aprendizei. Formakuntza zikloak hiru eremutan gaitasun hartze bat segurtatuko die ikasle-aprendizei: euskara, kazetari lanbidea eta lurraldearen ezagutza.
Hitzarmena sinatu dutenen esanetan “gaur egun, hedabideetan euskararen presentzia garatzen ari da, euskarazko hedabideak garatzen ari direlako, baita gehienbat frantsesez jarduten duten hedabideetan euskarari ematen zaion lekuari esker ere. Hala ere, hedabideetan euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko politikek eta gogoek, euskaldun profesionalak kontratatzeko zailtasunekin egiten dute topo.”
‘Kazetaritza euskaraz’ Unibertsitate Diploma prozesu luze baten emaitza da, 2019an Euskararen Erakunde Publikoak lurraldeko komunikabideak biltzen dituen lantalde bat abian jarriz hasi zena. Lantalde horrek datozen urteetarako kazetari euskaldunen behar handia identifikatu zuen.
Joan den hilean abiatu zen formakuntza. Lehen promozioak etorkizuneko hamaika kazetari formatzen ditu. Proiektu honekin, Euskal Herriko Unibertsitateak aurrerapauso garrantzitsua eman du ikasleei gero eta formazio osoagoa eskaintzeko erronkan.
Temas
Más en Sociedad
-
Piden cuatro años y medio de cárcel para la concejala de Seguridad de Vigo por el accidente mortal del 'Saltamontes'
-
Parece un Transformer, pero es real: China presenta un robot gigante tripulado
-
El Supremo avala el decreto de regularización de inmigrantes y rechaza la suspensión solicitada por Vox y Ayuso
-
Pradales llama "irresponsable" a la ministra de Sanidad tras retrasarse 170.000 consultas por la huelga