Abian da 2022ko Herri Urrats, Iparraldeko Ikastolen aldeko festa. Aurtengoa 39. edizioa izango da eta Senperen ospatuko da maiatzaren 8an, Itzulera lelopean; izan ere, ezinezkoa izan da berau aurrera eramatea azken bi urteotan, pandemia eta harekin lotutako neurriak zirela eta.

Ekimena gaur goizean aurkeztu du Seaskak, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Kanbon. Bertan jakinarazi du ospakizuna Senpereko lakuan jazoko dela, baita etekinak 5. kolegioa eraikitzera bideratuko direla. Ikastetxe hau Senperen bertan izango da eta 2023ko irailerako amaituta izatea espero du Seaskak.

Abestiari dagokionez, berriz, Zetak musika taldea izango da festa honen soinu-banda bihurtuko dena konposatuko duena. Melodia berri hau udaberrian ezagutaraziko da.