"Verter Recyclingek zor bat dauka gizartearekin, eta zorrak ordaindu behar dira"
Bingen Zupiriak Zaldibarko zabortegiko kudeatzaileak bere erantzunkizuna bete beharko duela defendatu du
"Verter Recyclingek zor bat dauka gizartearekin eta zorrak ordaindu egin behar dira". Hala adierazi du Bingen Zupiriak Euskadi Irratian ostegun honetan, enpresak abiatutako likidazio faseari aipamena eginez. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Lakuak enpresaren desagerpenari buruz komunikaziorik jaso ez duela aitortu ondoren, gobernuak zabortegian egindako egonkortze lanetan ia 30 milioi euro gastatu dituela gogorarazi du.
Horregatik, enpresak likidazio fasea abiatu edo ez, Verter Recyclingek gizartearekin "zor bat" duela azpimarratu du: "Dirutza bat erabili da Zaldibarko zabortegia behin betiko ixteko, eta zorrak zorrak dira eta ordaindu behar dira", defendatu du.
Gainera, oraindik ere auzibide bat zabalik dagoela gaineratu du Zupiriak: "epaileek zeresana izango dute".
30 milioi euro
Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euro inguru gastatu ditu Zaldibarko zabortegian, otsailaren 6an hondakindegiaren egonkortasuna bermatzeko eta lurperatuta geratu ziren bi langileak, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, bilatzeko. Izan ere, Zaldibarko zapor jauzia igaro ostean, Eusko Jaurlaritzak modu subsidiarioan hartu zuen bere gain lan horiek zuzentzeko, kontratatzeko eta gauzatzeko ardura, baina Verter Recycling enpresak hartuko ditu bere gain, zabortegiaren jabea eta arduraduna delako.
Temas
Más en Sociedad
-
Bizkaia reparte cerca de 10.000 robles por todo su territorio
-
Más del 50% de los profesionales de la educación y la salud tiene síntomas de 'burnout', según el IEPP
-
Renfe lanza billetes desde 19 euros en Avlo y 33 euros en AVE para viajar en Semana Santa
-
La PAU 2026 se celebrará los días 2, 3 y 4 de junio en la CAV y Nafarroa