Ostegun honetan hasi da 'Euskal diaspora Estatu Batuetan. Historia eta Memoria' izeneko hitzaldi ziklo bat, Oscar Álvarez Gila EHUko Historian doktorearen eskutik. Zehazki, 19:00etan hasiko da Vital Fundazio Kulturunean eta nahi duena joan daiteke sarrera librea delako aretoa bete arte.

Sancho el Sabio Fundazioan 'Basques in California' erakusketa dago ikusgai joan den irailaren 8tik, Lehendakariak inauguratua, Euskal Diasporaren Eguna dela-eta. Erakusketak azalpen-panelak eta Boiseko (Idaho) Euskal Museoko objektuekin osatutako beira-arasak bildu ditu.

Hori guztia Sancho el Sabio Fundazioaren funtsekin osatu da, hartara, arabarrek Kalifornian izan zuten eta duten presentzian sakondu da.

Estatu Batuetarako euskal emigrazioa XIX. eta XX. mendeetan Euskaditik atera zen ugarienetakoa izan ez bazen ere, oso arrasto garrantzitsua utzi du herri-iruditerian, bai Euskal Herrian bertan, bai, batez ere, emigrazio hori finkatu zen lurraldeetan. Estatu Batuetako memoria kolektiboak euskal etorkina nola bereganatu eta irudikatu duen aurkeztuko dugu hitzaldian.

Zikloa honako hitzaldi hauek osatuko dute:

• Irailak 29. David Mota Zurdo (Isabel I Unibertsitatea). ‘Informaziorako Euskal Zerbitzua: gauzatu ez zen Karibe operazioa (1959-1961)/ El Servicio Vasco de información: la nonata operación Caribe (1959-1961)’.

• Urriak 4. Santiago de Pablo (UPV/EHU). ‘Beste euskaldun batzuk Estatu Batuetan: kultura, zinema eta kirola/Otros vascos en Estados Unidos: cultura, cine y deporte’.

• Urriak 15. María José Olaziregi (UPV/EHU). ‘Euskal diaspora eta literatura Estatu Batuetan/Diáspora vasca y literatura en Estados Unidos’.

• Urriak 19. Argitxu Camus (Eusko Ikaskuntza/Office Public de la Langue Basque. Baiona). ‘Euskal Etxeak Estatu Batuetan/Las Euskal Etxeak en Estados Unidos’.