Euskaberrek Euskadiko Lehen Oilo-Haztegia martxan ipini du gaur Otobarren. Gunea 17.000m2 ditu bi pabiloitan banatuta eta errute-granjen lerro eta ezaugarri berberei jarraituz diseinatu da. Bere ezaugarriak eredu paregabea bihurtzen dute Estatuan. Alde batetik, kontrolean eta digitalizazioan teknologiarik aurreratuena du eta, bestetik, aireztapenn eta argi naturalarekin funtzionatzeko prestatuta dago eta kanpoko parkerako irteera du.

Proiektu honen diseinua Euskaberrek garatu du, txitak hazteko modua geroko helmugara egokituz, hau da, errute baserrietara, eta, nola ez, animalien ongizateari lehentasuna emanez. Jarduera berri honekin, Euskaberrek bere gain hartzen du hegaztiak baldintza onenetan hazteko konpromisoa, animalien ongizatebaldintza guztiak errespetatuz, txitak jaiotzen direnetik oilo errule bihurtzen diren arte.

Nabarmentzekoa da Euskaberrek Anda Animalien Defentsarako Elkarte Nazionalaren zigilua duela, aparteko baldintza batzuk betetzen direla bermatzen duena, araudi aplikagarriak berak arautzen duena baino zorrotzagoak.

Gaur egindako inaugurazio ekitaldian, Esteban Acha Euskaberreko presidenteak azpimarratu du Euskaber gizarte proiektu bat dela, non ekoizle guztiek parte hartze bera duten eta onura guztia baserritarrei itzultzen zaien, "Hasieratik argi izan genuen gure egitekoa Landa Garapena izango zela, baserritarrei, batez ere gazteei, baserrian eta baserritik bizitzeko aukera ematea, eta arrautzak ekoiztea izan da horretarako bidea. Hori bai, merkatuko arrautzarik onenak izan behar zuten ".

Era berean, lehendakariak Euskaberreko langile guztien lanari eta konpromisoari balioa eman nahi izan dio, "Hasieran abiatzea kosta bazitzaigun ere, 15 urte hauek eta gero 32 baserritar gara Euskaber kooperatiba osatzen dugunak. Aurten bertan, 2021ean, pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, 5 ekoizle gazte sartu dira eta 6 proiektu berri aurreikusi ditugu urtearen amaierarako edo 2022aren hasierarako ".

Euskaber 2021eko urtarrilaren 1etik kooperatiba bihurtu den enpresak urtean 5 milioi dozena saldu ditu, 10 milioi euro inguruko fakturazioa du eta 1.400 saltoki baino gehiagotan dago. Euskadiko eta Nafarroako merkatu-kuotaren % 75 landako arrautzez eta arrautza ekologikoez hornitzen du.