Euskal Herriko Unibertsitateak ezagutzera eman du aurreko astean egindako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) balantzea. Iazko batezbesteko notarekin alderatuta (7,02), aurten puntu erdi baino gehiagoko jaitsiera izan dute (6,46); aldiz, aurten ikasleen % 98,83ek gainditu du proba, eta iaz, berriz, % 97,29ek.

USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Goi Mailako Heziketa Zikloetako 835 ikaslek.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmedianoren iritziz, "nabarmendu behar da USEren probak normaltasun osoz garatu direla, oso baldintza ezohikoetan egin zen aurreko ikasturtekoan lortutako esperientziari eta aurten jarritako neurriei esker (besteak beste, egoitza kopurua handitu da). Bestalde, eskertu nahi dugu probaren antolakuntzan eta garapenean parte hartu duten pertsona guztien esfortzua, eta bereziki boluntario moduan kolaboratu dutenei. Eta, azkenik, azterketa egin duten ikasleen jarrera ona ere aitortu nahi dugu, uneoro bete baitituzte ezarritako neurriak".

NOTAK ETA HURRENGO DEIALDIAK

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie, eta ikasleek kontsultatu ahal izan dituzte asteazkenean, hilaren 16an, UPV/EHUren webgunearen bidez orri horretan USEri gainontzeko informazioa ere dago eskuragarri.

Berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 17, 18 eta 21ean. Behin betiko emaitzak ekainaren 28an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 29 eta 30ean egin ahal izango da.

Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 23tik 28ra arte.