Artxiboak lekualdatuko dira

Urtarrilean irekiko ditu ateak Donostiako udal artxiboak

07.12.2020 | 19:10

DONOSTIA. Donostiako udal artxiboak bere ateak ireki egingo ditu 2021eko urtarriletik aurrera. Hala, donostiarrek hiriko dokumentuez gozatu ahal izango dute laster.

Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako udal-artxiboko hainbat gordailuren funts dokumentalak, bibliografikoak eta hemerografikoak lekualdatzeko espedientea onartu du. Sede berrirako lekualdatzea izango da, hain zuzen ere, Mandasko Dukearen 30. zenbakira. Bertako 0 solairuan izango diren bost gordailuetan instalatuko da Udal Artxibo berria.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, "funts hauek lekualdatzea artxiboa behin betiko ireki aurreko azken urratsetako bat da. Artxiboa 2021aren hasieran irekitzea aurreikusten da".

Udal Artxiboak hurrengo instalazioak izango ditu:

  • Harrera-atondoa.
  • Erabiltzaileei arreta emateko eta dokumentazioa mailegatzeko informazioa.
  • Kontsulta-gune bat izango du, bi ordenagailurekin.
  • 15 pertsonentzako kontsulta-gela bat izango du, mahai, konexio elektriko eta datu eta isolamendu akustikoarekin.
  • Artxiboko dokumentazioa antolatzeko sailkapen-gela bat.
  • Erabilera anitzeko gunea izango da.
  • 1.878 metro karratuetan, artxiboak hainbat gune izango ditu, hala nola komun publikoak.
  • Langileen bulegoa.
  • Office bat.
  • Bilera-gela bat.
  • Lokalak erabilera anitzeko 420,15 metro karratuko eremua izango du, eta bertan izango dira Xabier eskalada klubaren edo Trebeska Dantza Taldearen jarduerak.

SUSTAPENA

Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Sustapena SA udal sozietatearen erakunde laguntzaile izaera onartu du. Tokiko enpresei laguntzak kudeatzeko, langabeen kontratazioa errazteko, eta enplegua sustatzeko jarduera izango du.

304 pertsonaren enplegua sustatuko du:

- Gureak Garbitasuna SLUrekin lankidetzan, gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten 24 langabetu kontratatuko ditu (21 langile eta 3 arduradun) lanaldi osoan 6 hilabetez, udal-instalazioak garbitzeko aparteko lanak egiteko.

- 280 pertsona kontratatzea aurreikusten da, tokiko enpresentzako laguntzak sustatzeko jardueraren barruan.

  • Hala, 142 laguntza emango dira kolektiboetako pertsonei lotuta, hala nola, DBEen hartzaile titular edo onuradunei, iraupen luzeko langabetuei edo 55 urtetik gorako pertsonei. Diru-laguntza 9.000 euro artekoa izan daiteke lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratazioetarako.
  • Taldeetakoak ez diren pertsonei lotutako 138 laguntza ere aurreikusten dira. Kasu horretan, diru-laguntza 6.000 euro artekoa izan daiteke lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratazioetarako.

280 kontratazio horietatik 160, gutxienez, emakumeak izango direla aurreikusten da (% 57,2).

AUTOTRAMITAZIO-MAKINAK

Donostiako Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalerako renting bitartez autotramitazioko makinen hornidura kontratatzeko espedientea. Urteko aurrekontua 30.129 eurokoa izango da. Horrela, Udalak laster makina berriak izango ditu tramiteak arin eta azkar egiteko.

GIZARTE LARRIALDIETAKO ZERBITZUAK

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gizarte Larrialdietako Zerbitzuaren kontratuari dagokion lehen aldaketa (lizitazioaren pleguetan aurreikusi gabea), 2 urteko epean egin beharrekoa, urtero beste bi urtez luzatu ahal izango dena. Aldaketa horren arrazoia da egungo egoera epidemiologikoak okerrera egin duela, eta, beraz, beharrezkoa dela Ate Irekien Zerbitzuko bi teknikariren ordutegia luzatzea, UBAn duten kokapen berria dela eta.

ADINEKOENTZAKO APARTAMENTUAK

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako adineko pertsonentzako apartamentu-eraikinetako zerbitzuak kontratatzeko espedientea, gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezietarako eta gizarteratze-enpresetarako erreserbatutakoa. Kontratuaren urteko gehienezko aurrekontu zenbatekoa 409.675 eurokoa da, eta kontratua gauzatzen denetik 3 urteko epea izango du, urtean 2 luzapen egin daitezkeelarik.