Ikertzaileen Europako Gauaren edizio berria jasoko du UPV/EHUk
BILBO. Beste urte batez, aurten ere Ikertzaileen Europako Gaua jasoko du Euskal Herriko Unibertsitateak. Hori bai, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, aurtengo edizioa online ospatu behar izango da. Ekitaldia azaroaren 26an eta 27an gauzatuko da, eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira.
Hauxe da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak kontinenteko 400 hiritan baino gehiagotan egiten den eta Europar Batasunaren babesa duen ekimen honen antolaketan parte hartzen duen lehen aldia. Hitzorduaren helburu nagusiak dira ikerketan aritzen diren pertsonen lana ezagutaraztea, horrek gizartearentzat duen onura erakustea eta belaunaldi berrien artean ikerketarako bokazioa sustatzea.
Bi egun horietan, nahi duenak doan ikusi ahal izango du publiko orori zuzendutako jarduera programa zabal bat: tailerrak, zientziari buruzko bakarrizketa burutsuak "Zientzialarien kluba" delakoan, hitzaldiak, ikerketa arloei buruzko azalpen bideoak, esperimentuak ikertzaileen eskutik eta, meteorologiak aukera ematen badu, izarretatik ibilaldi bat Almeriako Unibertsitateko Behatokitik.
Esteka honetan izango dira eskuragarri eduki guztiak.
G9 UNIBERTSITATE TALDEKO KIDEEN EKIMENA JARDUERA PROPIOEN BIDEZ
Zientzia dibulgazioko ekimen hau Europar Batasuneko Marie Sklodowska Curie programak sustatzen du. Kontinenteko 400 hiritan baino gehiagotan egiten da, eta, aurten, Euskal Herriko Unibertsitateak lehen aldiz parte hartuko du G9ren Ikerketarako Batzorde Sektorialaren barruan sortutako partzuergo -hona kideak: Oviedo, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Zaragoza eta Nafarroako Unibertsitate Publikokoa eta Balear Irletakoa, eta Errioxako Unibertsitatearen lankidetzarekin- bateko kide gisa.
Temas
Más en Sociedad
-
ACAMBI, paso a paso contra el cáncer de mama
-
En imágenes: presentación de la X edición de la carrera solidaria contra el cáncer de ACAMBI
-
Así será 'Critterz', el primer largometraje animado hecho con inteligencia artificial
-
Activistas de Sortu colocan pancartas con 'Gora Euskadi Askatuta' en Cuelgamuros