Eibarko dendak Ignacio Zuloagaren koadroak jasoko dituzte abenduan
EIBAR. Orain dela 150 urte, goi-mailako margolaria izan den Ignacio Zuloaga jaio zen Eibarren. Hori dela eta, hain esanguratsua den data hau ospatzeko, Eibarko 27 dendetan omenaldi bat egingo zaio abenduan, saltokietako erakusleihoetan bere margolanak jarriz. Herriko 27 dendak hartuko dute parte Ego Ibarra Batzordeak abiarazi eta sustatutako egitasmo honetan.
Hasieran, Ego Ibarraren asmoa zen Zuloagaren obren formatu handiko kopia baimenduak jartzea Eibarko kaleetan. Baina proiektua aldatu egin da, hainbat arrazoi tarteko: batetik, hasierako ideiaren kostu handia eta esponsorrik ez izatea; baina, batez ere, osasun-krisia izan da Administrazioa behartu duena irizpideak eta jarduerak aldatzera.
Hortaz, gertuko ekonomiari bultzadatxo bat eman nahi izan zaio, tokiko merkataritza sustatuz, bereziki, banaketa-kate handien barruan ez dauden arropa-dendak, besteek badute-eta beren katearen babesa. Horren harira, arropa-dendak aukeratu dira, ugarienak direlako eta eskaparate handienak dituztelako helburuari erantzuteko, alegia, Eibarko pintore unibertsalenaren obra kalean erakustea eta zabaltzea, jende guztiarengana ailegatu dadin.
Dendetako eskaparateetan Ignacio Zuloagaren kuadroen kopiak jarriko dira (100 x 80 neurriko kopiak gutxi gorabehera) abenduan. Jolas modura, egunero denda batean egongo den kuadroaren titulua zein den galdetuko da. Hala, titulua asmatzen duen lehen pertsonak email bat bidali beharko du Udalak emango duen helbidera, eta 100 euroko bonua jasoko du, kuadroa jarrita dagoen dendan erabiltzeko.
Era horretan, Ego Ibarra batzordeak planteatutako proposamenak —2.900 euroko aurrekontua du— Ignacio Zuloagaren obra eta figuraren zabalkundea egitea eta krisi-garaian herriko dendei laguntzea lortzen du. Proiektua aurrera eramateko, lankidetza-hitzarmen bat sinatuko da Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearekin.
Temas
Más en Sociedad
-
Cancelan el vuelo de regreso a España de 30 turistas andaluces atrapados en Dubái
-
¿Músico o algoritmo? Cómo detectar si una canción es obra de una IA
-
Las mujeres dedican tres veces más tiempo a cuidados que los hombres
-
Euskadi rechaza el cauce del Ministerio de Educación para aprobar su reforma de mejora de la docencia