DONOSTIA. Koronabirusaren krisialdian egindako lana nabarmendu nahian eta SATSE Erizaintza Sindikatuak egindako eskaerari jarraituz, Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko plaza bati 'Erizainen plaza' izena ematea onartu zuen atzo. Konkretuki Zurriola pasalekuaren, Jesus Maria Leizaola pasalekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plaza izango da izena aldatuko duena.

Ekintza honekin, hiriak, pertsonen osasunaren alde funtsezko lana egiten duen talde bati omenaldia egiten dio. Lan hori nabarmenagoa izan da Covid-19aren krisian. Gainera, OMEk aitortutako Erizainaren eta Emaginaren Nazioarteko Urtean egiten da.

MORLANS PASALEKUKO ETXEBIZITZAK LAGATZEA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Autonomia Erkidegoaren aldetik luzatutako lagapena. Hau, Morlans Pasealekuan kokatutako 26 etxebizitzei dagokie, eta 20.030 euroko kostua izango du. Sei Urumeako Ibarrean egindako proiektu hidraulikoen ondoriozko desjabetzek eragindako esku-hartzeekin lotutako ostatu emateko dira. Gainontzekoak, Amara kalean kokatutako udal titulartasuneko 3 eraikineko egoiliarrei aldi baterako ostatua emateko erabiliko dira. Izan ere, higiezin horiek egoera eskasa dutelako.

CERVANTES PLAZAKO BIZIKLETA-APARKALEKUA

Beste erabakietako bat Concha Parking S.A enpresaren emakidaduna den Cervantes plazako lurpeko aparkalekuan 52 plaza izango dituen bizikletentzako aparkalekua jartzeko.

Aldaketaren ondorioz, turismorako ibilgailuetarako aparkaleku-plaza batzuk kendu dira, bizikletak aparkatzeko. Bizikletak aparkatzeagatik hileko abonamendua izeneko tarifa sortu da 10 eurokoa, KPIrekin berrikus daitekeena.

Hau guztia, Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko duen interesari zor zaio. Horregatik, Udalari dagozkion 30 aparkaleku-txarteletatik 13 txartel kendu dira.

IGARAN HIRIGINTZA-HITZARMENA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Udalak eta Sociedad Vascongada de Publicaciones-ek (SVP) sinatu behar duten hitzarmena. Honek bi urteko iraupena iznago du, Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatzeko, SVPk Igaran dituen lursailean.

Hortaz, lursail horren kalifikazioa aldatu egingo da Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean, eta tertziarioa izatetik bizitegi-garapeneko lursaila izatera pasako da. Horrenbestez, hitzarmenak 18.000m2ko hirigintza-eraikigarritasuna garatzea proposatzen du. Horietatik 17.725m2 bizitegi-erabilerarako izango dira (% 80 etxebizitza libreak egiteko, eta % 20 etxebizitza tasatuak), 275m2 kale-arrasean erabilera komertziala edo tertziariorako izango dira. Hegoaldera irekita egongo den plaza handi bat egingo da. Horri esker, inguruari jarraipena emango zaio kalitatezko gune publikoen bidez.