DONOSTIA. Eguneroko bizitzan hainbat ohitura aldatu behar izan ditugun ia hiru hilabete pasatu eta gero, pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratzen doa gizarteak. Bihar, ekainak 8, Donostiako udal kiroldegietako gimnasioak euren ateak irekiko dituzte berriro, segurtasun-neurri zorrotzak betez. Momentuz irekiko ez duten gimnasio biak Gasca eta Zuhaiztikoak izango dira. Hauek dira bete beharreko neurriak:

  • Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Donostia Kirolaren web orriko Abonatuaren Gunean, bulegoetan, instalazioan bertan edo telefonoz ere egin ahal izango dira. Hala ere, web orriaren bidez egitea gomendatzen da.
  • Gimnasioen edukiera ohiko edukieraren %50eraino murriztu da
  • Kirol Txarteleko abonatuentzat bakarrik zabalduko da
  • Aldagelak itxita mantenduko dira, ekainaren 22an zabalduko dira
  • Erreserbak egun berean edo hurrengo egunean egin ahal izango dira, gehienez ere, pertsona eta egun bakoitzeko erreserba bakarra izango da.
  • Erreserbatzen ahal diren ordu tarteek gehienez ordubeteko kirola egiteko aukera emango dute.
  • Erabiltzaileek izerdirako eskuoihalarekin joan beharko dute gimnasiora, eta beste eskuoihal bat gimnasioetako makinekin kontakturik ez izateko.
  • Gel-banagailuak, makinetarako ihinztagailu desinfektatzaileak eta alfonbra desinfektatzaileak ere jarri dira, eta espazio horien garbiketa osagarriak egingo dira.
  • Semaforo-sistema batekin areto bakoitzaren edukiera kontrolatuko da.

KANPOKO KIROL INSTALAZIOEN IREKIERA

Kiroldegiko gimnasioez gain, astelehenean Carmelo Balda eta Egia pilotalekuak ere irekiko dira. Hauek ere kirol espazioen ohiko erreserben aplikazioaren bidez erreserbatu beharko dira.

IGERILEKUAK ORAINDIK EZ

Igerilekuen erabiltzaileek itxaron beharko dute, izan ere, ekainaren 22an irekiko dira barnealdeko igerilekuak, kiroldegietako aldagelekin batera. Kanpokaldekoak aldiz, hasiera batean uztailaren 1ean irekiko dira, hondartzako denboraldia hastearekin batera, baina Donostia kirola ekainaren 22an bertan irekitzeko aukera aztertzen ari da.