Gasteizko udal-langileak hurrengo astean itzuliko dira lanera
GASTEIZ. Hurrengo asteartean, apirilak 14, haien lana ezinbestekoa ez den Gasteizko Udaleko langileak itzuliko dira lanera, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iragarri duen moduan. Hala, alkateak azaldu duenez, langileak segurtasun-neurri guztiak beteko dituzte. “Zenbait neurri ezartzea pentsatzen ari gara, esaterako ordu-malgutasuna, telelana eta txandakako lana”, iragarri du Gorka Urtaranek.
COVID-19 pandemiak eragindako egoeraren inguruan, Gasteizko alkateak esan du birusa atzemateko munduko test-tasarik altuenetakoak ematen ari direla Gasteiz eta Araba. “Araban, Osakidetzak 5.653 proba egin ditu guztira. Biztanle -milioika, gure tasa ia 17.000koa litzateke, hots, Suitza eta Norvegiaren antzekoa”, azaldu du Gorka Urtaranek.
Gaur egun, Gasteizen 277 pertsona daude ospitalean, joan den astean baino dezentez gutxiago. “Gaur, joan den asteartean baino 92 pertsona gutxiago ditugu Osakidetzako ospitaletan; horrenbestez, osasun-sistemaren gaineko presioa txikiagoa da”. Era berean, alkateak iragarri du gaur probak egingo zaizkiela Adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralean bizi diren 134 pertsonei.
Gainera, jakinarazi du koronabirusaren inguruan alkatearen zazpigarren Dekretu bat prestatzen ari direla, bertan azken egunetan iragarri diren neurrietako batzuk jasoko direlarik: telefono bidezko jarraipena adinekoei, aholkularitza integrala denda, autonomo eta enpresei zuzendua, lokal bat uztea “maker” komunitateari, edo AMVISAren erabakia, ordaindu ez dutenei hornidura-ez moztearena.
ESKER ONA EMATEKO KANPAINA
Gorka Urtaran ek jakinarazi du, baita, gaur betan Udalak esker ona emateko kanpaina bat abiarazi duela, esker ona familiei, “modu eredugarrian ari direlako betetzen Gasteizen birusa ez zabaltzeko neurriak”, eta baita “egunotan etengabe lanean ari diren profesionalei, gu zaindu eta sendatzeko, hiria garbi egon dadin, gure hozkailua ondo hornituta, behar ditugun produktu eta zerbitzuak izan ditzagun… Eskerrik asko zuen dedikazio, ahalegin eta lanagatik. Eskerrik asko zuen zerbitzuagatik.”, azpimarratu du.
Kanpaina hiriko irrati-etxeetako ahozko mezuen, pentsa idatziko iragarkien eta beste komunikabide batzuetako banner eta atal digitalen bidez zabaltzen ari da.
Temas
Más en Sociedad
-
Osakidetza anuncia nuevas medidas para agilizar la Atención Primaria y atender el 90 % de las citas en 48 horas
-
Suspenden el desahucio de las exmonjas de Belorado del monasterio de Orduña
-
Dario Amodei, CEO de Anthropic: "No estamos preparados para gestionar la IA"
-
Fallece el magistrado Juan Bautista Pardo García, primer presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco