EIBAR. Eibarko Udalak ProArm lankidetzako Javier Gorosabel Sariak eta Javier Gorosabel Astronomia Jardunaldiak antolatuko ditu. Hori sinatu zuten atzo goizean, urtarrilak 16, Eibarko alkate Miguel de los Toyosek eta Espainiako Astronomia Elkarteko ProArm Batzordearen ordezkari Iñaki Ordoñezek Eibarko udaletxean izan zuten bilkuran. Hitzarmen horrek Eibar astonomiaren munduan sartzea ahalbidetuko du, zientziaren esparruan gauzatuko diren aurrerapenen parte aktiboa izaten. Javier Gorosabel, sariei eta jardunaldiei izena ematen diona, Eibarren jaiotako zientzialaria izan zen.

Bi ekitaldi horiek, astronomiako esparru profesional eta amateurren arteko lankidetza zientifikoaren errekonozimendua izateaz gain, Javier Gorosabelen (Eibar, 1969-2015) pertsona ere omentzen dute; izan ere, zientzialari bikaina izateaz gain, astronomo amateur talde ezberdinekin batera lan egiten jakin zuen.

Eibarko Udalak antolatuko dituen jardunaldi hauek bi urtez behin egingo dira, Javier Gorosabel Sariaren deialdia bezalaxe. Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "Jardunaldi hauen helburua da dibulgazio zientifikoa sustatzea, gazteen artean bokazio zientifiko-teknikoak sustatuz eta Javier Gorosabel astronomoaren figura eta ibilbidea gogoratuz".

Bestalde, Alberto Ordoñez Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordeko ordezkariak adierazi duenez, "Sariaren helburu nagusia da Javier Gorosabelen irudiari memoria ematea, baita astronomo profesional eta amateurren presentziari balioa ematea ere, astronomiaren alorrean gehien nabarmendu direnak".