Donostiako Udalak Alfonso Morcillori omenaldia egin dio
Ekitaldian Morcilloren senideak, Eneko Goia alkatea eta Udaleko hainbat ordezkari egon ziren
DONOSTIA.Bihar, abenduak 15, Alfonso Morcillo hil zela 25 urte beteko dira. Horregatik, hogeitabosgarren urteurrenean bere memoria omendu eta gogoratzeko, Donostiako Udalak ekitaldi bat egin zion atzo goizean, hilak 13, Udalbatza aretoan. Ekitaldian Morcilloren senideak egon dira, eta Eneko Goia alkateak eta udaleko hainbat ordezkarik lore eskaintza egin diote.
Alfonso Morcillo Donostiako Udaltzaingoaren sarjentua izan zen, Extremaduran jaioa, eta 40 urte eta bi seme zituela ETAren atentatu batean hil zen Lasarten. Atzo egindako omenaldian bere emaztea eta bi semeak egon ziren.
Eneko Goia alkateak esan zuenez, “modu injustu eta krudelean” erail zuten, eta Morcilloren familiari Udalbatzaren gertutasuna helarazi nahi izan zion.
Alkateak “gizaseme eta langile” moduan gogoratu nahi izan zuen Morcillo, “biktima guztien memoria, justizia eta erreparazioa bait dira bake eta askatasunean oinarritutako bizikidetzarako bidea”.
“Gogoratzea, memoria egitea, nolabait ere modu injustu eta krudelean hil zituzten pertsonak nolabait bizirik mantentzea da”, esan zuen Goiak.
Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.
Alfonso Morcillo 1994ko abenduaren 15aren goizean erail zuen Lasarten ETAren talde batek, 40 urte zituela Donostiako Udaltzaingoko bere lanpostura zihoala.
Más en Sociedad
-
Faltas de ortografía o incoherencias en los textos bajarán la nota un 10% en selectividad
-
La selectividad se celebrará este año del 5 al 7 de junio en la UPV/EHU
-
Euskadi es una de las comunidades en la que más caro se vende el sobresaliente en Bachillerato
-
Ocho muertos en las carreteras desde el inicio del puente de mayo