BILBO. Mugak eta oztopoak gainditzea eta sentsibilizazioa sustatzea ditu helburu Gainditzen-ek, Goierri eta Tolosaldeko pertsona gorren elkarteak. Gorren komunitatearen mugak eta haien errealitatea gizarteratzeko eta ezagutzera emateko lan egiten du, eta bide horretan egin berri dute sentsibilizazio astea Tolosan. Abenduaren 6an eta 7an, berriz, Zeinu Hizkuntzan Egindako Filmen Nazioarteko Jaialdia egingo dute. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, jaialdiaren X. edizioa izango baita.Gorren komunitatea osatzen duten pertsonei errekonozimendurako espazio bat eskaintzea eta aukera berriak sustatzea da jaialdiaren helburuetako bat. Horrez gainera, entzuten duten pertsonak gorren komunitatera erakartzea ere lortu nahi da, gorrek egunerokoan dituzten komunikazio arazoei irtenbidea eman eta zeinu hizkuntza bultzatuz.

Urtetik urtera gero eta film gehiago aurkezten dira jaialdira, eta gero eta leku gehiagotan egindako filmak izaten dira. Estatu mailako ia probintzia guztietatik jasotzen dituzte lanak, eta nazioartetik ere bai: Italia, Holanda, Frantzia, Argentina, Errusia, Finlandia, Islandia, Hong Kong, Kolonbia? Parte hartzeak gora egin duen neurri berean egin du gora ikusleen kopuruak ere.

Rozalén abeslariaren kontzertua

Jaialdiaren X. urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu du aurten Gainditzen elkarteak, eta Labur izeneko maskota ere sortu du. Egitarau berezi horren barruan antolatu du Rozalén abeslariaren kontzertua ere. Abenduaren 7an izango da, Leidorren. Kontzertua zeinu hizkuntzara itzuliko duen interprete bat ere egongo da. Bi egunetarako sarrerak 15 euroan salduko dira www.gainditzentolosa.com helbidean eta elkartearen Facebook orrian. Sarrerekin lortutako dirua teknikari bat kontratatzera eta alzheimerra duten senideei zuzendutako ekintzak antolatzera bideratuko du Gainditzenek.

Honakoa da Zeinu Hizkuntzan Egindako Filmen Nazioarteko X. Jaialdiaren egitaraua:

Abenduak 6, ostirala:

16:00 ? 21:30. Jaialdian parte hartuko duten 14 laburmetraien proiekzioa, Leidorren. Ondoren sari banaketa.

Abenduak 7, larunbata:

Goizean: Bisita gidatua Tolosan zehar.

14:00: Bazkaria

16:00: Nazioarteko Jaialdiaren X. urteurreneko bederatzi laburmetraien emanaldia Leidorren. Ondoren omenaldi saioa eta Rozalén abeslariaren kontzertua.

22:00: Afaria Tolosako Botarri jatetxean.