Bilbo - Euskararen eta kultur ondarearen arloan programatutako jarduerak partzialki finantza-tzen laguntzeko jomugarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak 260.000 euroko ekarkin bat emango dio Labayru Fundazioari. Halaber, urteak eta urteak daramatza Foru Erakundeak Bizkaian euskararen alde lan egiten duten erakundeak babesten, era guztietako kultur ekimen interesgarriei laguntzeko neurriak bultzatzen. Zentzu honetan, Labayru Fundazioak azpimarra-tzeko lana egin du Bizkaiko euskararen esparruan. Bere estatutuetan lehentasunezko helburu gisa jaso-tzen du euskal kulturaren balioak garatzeko eta eguneratzeko lan eta zerbitzuen sustapena. Bere jarduketa eremu garrantzitsuenen artean, euskara eta euskal literaturaren ikerkuntza zein irakaskun-tza, euskararen erabilera normalizatzeko planak, itzulpengintza, euskeraren erabilera normaliza-tzeko planak herri ondarea jaso-tzeko zeregina, etnografia eta lexikografia sartzen dira.

LABAYRUREN ARDATZAK

Jarduketa eremu oro lantzen dituen horretan, orotara bost zerbitzu eskain-tzen ditu fundazioak. Horietatik lehena irakaskuntza da, eta hau aurrera eraman ahal izateko, alfabetatze eta euskalduntze eskolekin batera, euskera teknikari eta euskal kulturako gaiak lantzeko eskolak eta ikastaroak eskaintzen ditu Labayruk. Eta kulturaz hitz eginda, horretan are gehiago sakontzen da bigarren programaren bidez, hots, Eleketan. Tailerren bitartez lantzen da, euskal kultura modu ludikoan ezagutarazi eta transmi-tzeko nahiarekin, gazteek euskararekin eta tokiko kulturarekin lotura emozionala izan dezaten.

Hirugarren zerbitzua itzulpenari dagokio. Esparru honetan, erakunde, enpresa zein norbanakoei itzulpena egiteko eta testuak zuzentzeko aukera ematen da. Euskarara egiten diren itzulpenak, batueraz zein bizkaieraz burutzen dira, eskariaren arabera. Laugarrena, enpresetan eta administrazioetan euskara erabiltzeko planetan zentratzen da. Horretarako, gutxiago erabiltzen den espazioetarako plan zehatzak egiten dira, ohitura suspertzeko. Beharlekuetan lanerako azpiegitura euskaraz garatzea da egitasmoaren helburua, bezeroari ere zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko.

Eskaintzen den azkeneko zerbi-tzua, ondarearen gizarteratzea da, herri onadareak eguneroko bizimoduaren berri ematen duelako. Materiala ez bada ere, ondare izaten jarraitzen du, eta ez da galtzen utzi behar. Beraz, Labayruk, unitate didaktikoak, bideoak, sarerako material didaktikoak edo entretenigarriak sortzen ditu, transmisioa leku guztietara heldu dadin. Berbak, esamoldeak, ipuinak, kantuak, ohiturak zein bizimoduak dira zerbitzuaren oinarria.

Hori bai, ezin da ahaztu Labayruren mugarri garrantzitsuenetako bat: hiztegia. Fundazioaren barruan garrantzia handia dauka; elebiduna da, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskera bideak jorratzen dituelako. Horretarako, herri-euskera ardura bereziaz batuta eta aztertuta dauka.