BILBO. 875.076 pertsonek bisitatu dute Ataria Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroa azken 10 urteetan. Zentroa 2009ko uztailaren 13an inauguratu zen. Ataria Gasteizko biodibertsitatearen ikurra da.

Denbora horretan erregistratutako bisitarien kopuruak Araba lurralde historikoko ekipamendurik bisitatuenetako bat dela erakusten du.

Arrakastaren gakoa hauxe izan da: ekipamendu ireki, dinamiko eta bokazio unibertsalekoa izateko asmoarekin sortu izana, Salburuko parkera joaten diren bisitariei kalitateko hainbat zerbitzu eskaintzeko gai delarik ?informazioa, jarduerak, ekitaldiak, bizikleta- eta prismatiko-mailegua??, eta hartara bisita askoz erakargarriago egitea. Orobat nabarmendu behar dira urte horietan guztietan eskaini izan diren kalitateko programak, publiko guztiei zuzenduak eta interes-talde desberdinei zuzenduak. Hainbat eratako jarduerak bildu izan ditu programazio horrek, batzuk ludikoagoak, familiei eta haurrei zuzenduak, beste batzuk kontzeptualagoak, flora eta fauna espezien ikerketaren eta kudeaketaren inguruko lanak ezagutzera emateko, herritarren artean zientzia zabaltzeko eta parkeak berak dituen ingurumen-balioak ezagutarazteko.

Bisita mota: familia taldea, arratsaldez

Hilabetez hilabeteko bisitari-kopuruak aztertzen direlarik, ikusten da neguko hilabeteetan izan ohi dela bisitari gutxien, hots, urtarrilean, otsailean eta abenduan. Hala ere, urteko gainerako hilabeteetan, 8.000tik gora bisitari izan ohi dira. Martxoan eta uztailean izan dira jende-etorririk handienak.

Jatorriari dagokionez, bisitari gehienak, % 52,7 gasteiztarrak izan ziren. Araba osoko gainerako bisitariak gehituz gero, % 56,9ra iristen da kopurua. Euskadi osoa kontuan hartuz gero, bisitarien % 73,3 egin zuten. Gainerako bisitariak Nafarroatik, Estatutik eta beste herrialde batzuetatik etorri ziren.

Bisita mota nagusia arratsaldeetan egiten dena izan ohi da, Gasteizko familiak, 35 urtetik 65era arteko pertsona nagusiek osatuak, maiz 12 urtetik beherako haurrek lagunduta, gizon eta emakumeen antzeko proportzioetan.

Hamar urte hauetan, 65 ikastetxetako 60.187 ikasle izan dira Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eskainitako Ingurumen Hezkuntzako kanpainetan.

Gainera, herritar guztientzat zabalik dagoen hiruhileko eskaintza egin ohi du. Hamar urteetan, guztira 1.445 jarduera egin ditu Atariak; horietatik, 77 aldi bateko erakusketak izan dira, 235 ikastaro edo lantegiak, 280 hitzaldiak, 604 familientzako jarduerak eta 249 natura-ibilbideak. Guztira 126.053 lagunek parte hartu dute horietan, honela banatuta: 84.871 lagunek erakusketetan (2013az geroztik zenbatuak), 3.778k lantegi eta ikastaroetan, 7.636k hitzaldietan, 25.151k familientzako jardueretan eta 4.617k natura-ibilbideetan.

Jardura horiez gain, 991 bisita gidatu ere egin izan dira denbora horretan; beste 28.360 bisitari gehiago, zentroan.

2013an iritsi zen Herritarren Zientzia Gasteizera, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eta Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren eskutik. Orduan sortu zen udalerriko biodibertsitatea atzematen parte hartuko zuen herritarren sare bat eratzeko ideia. Geroztik, Ataria Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroak aparteko tresna hori garatu du, biodibertsitatearen ezagutza hobetzeko eta laginketak egiten laguntzen duten partaideak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko. Ez zatekeen posible izango sare hori urte horietan bertako kide izan diren eta parte hartu duten 356 pertsonen laguntzarik gabe.