GASTEIZ. Gasteizko alkateak azpimarratu egin du “Andre Maria Zuriaren jaiak jairik onenetakoak direla hainbat alderdirengatik: giroa, tradizioa eta dibertsioaren arteko nahasketa, jarduera eskaintza anitza eta gasteiztarrok ematen diegun kolorea. Hiriaz harro agertu ohi garen egunak dira; tradizioez eta kulturaz harro. Dibertitzeko sasoia da, berriz elkartzekoa”.

Gorka Urtaranek azpimarratu egin ditu jaien aurrekontuko igoera eta gustu oro asebetetzeko programa osatzen duten hirurehunetik gora jarduerak. Pertsona guztiak errespetatuz ondo pasatzeko programa. Emakumeek, bereziki, baina LGTBI biztanleriak ere, jaiak indarkeria matxistarik gabeko gune libretan gozatzea nahi dugu. Eta hori herritar guztiak eta jaietako eragile eta zerbitzu nagusiak inplikatuta lortu ahalko dugu. Orobat gogoratu du udalak ahalegin handiagoa egiten duela jaiak espazio garbiak eta Gasteiz bezalako hiri moderno batekin bat datozen espazioak izan ditzan jaietan. Hori dela eta, laguntzeko eta ez zikintzeko deia egin du.

Bestalde, Canto zinegotziak hauxe nabarmendu du; beti gustatzen zaigu berrikuntzaren bat sartzea. Udalerrietako jaiak aldatzen diren sinboloak dira, urtez urte tradizioa eta osagai berritzaileak uztartzen dituztenak; hori dela eta, urtez urte osagai tradizional batzuk desagertuz doaz berrikuntzen mesedetan, betiere hiriak, asistentziaren bidez, eskatzen edo adierazten digunaren arabera; Gasteizen guztiontzako jai biziak izateko programatzen saiatzen gara.

Aurtengo berrikuntza nagusia jai atarikoei emandako bultzada handia izan da. Larunbata izanik, abuztuaren 3rako “Los 40 sessions ? La Blanca” kontzertua programatu da, JL García eta Ramses DJen eskutik, Foru plazan, 23:00etan.

Iazko berrikuntza nagusia ere ?Edurne eta Zeledon Txiki jaisteko leku aldaketa? mantendu egin da, eta Andre Maria Zuriaren plazan izango da berriz ere. Haurrentzako programazioan ere berrikuntzak sartu dira.

Iazko pregoiak berdintasuna eta kirola izan zituen ardatz; aurtengoa, berriz, pregoi zinematografikoa izango da. Kepa Sojok emango du pregoia abuztuaren 2an, 21:30an. Kepa zine-zuzendari, zine-historialari, irakasle eta Cortada jaialdiko zuzendari dugu. “Bere aldeko apustua egin dugu alderdi bikoitza duelako: kulturala edo sormenezkoa eta hezkuntza eta akademikoa” nabarmendu du Cantok.

Pregoiaren ondoren, soul, gospel eta rhytm&blueseko kontzertu handia emango du Ele interpretari madrildarrak bere banda eta abeslarien laguntzaz.

Jaietan 350 ekitaldi inguru antolatu dira, eta dagoneko identitate-ikur diren hauek barne: tokiko talde ugari izango dira jai eremu guztietan, euskarak presentzia handia edukiko du, eta irisgarritasunaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua egingo da.Programazioari dagokionez, honakoak dira nabarmentzekoak: Foru plazako ohiko kontzertuak (Huntza, La M.O.D.A., Fangoria, Gatillazo eta Mago de Oz) edo Aihotz plazako euskarazko eskaintza (Joseba Tapia, Modus Operandi, Nogen eta Anje Duhalde)Ganbera-musikaren kontzertuak Musika Eskolako entzunaretoan izango dira berriz ere. Etxeko taldeei Falerina lorategian utziko zaie espazioa berriz ere.

Jarduera horietaz gain, beste hauek ere izango dira: Udal Musika Bandaren kontzertuak Floridako kioskoan, dantzaldiak Florida parkean, jotak Peñafloridako Kondearen plazan, orkestra handiak gauero Plaza Berrian, gau-jaiak Arka plazan, euskal folklorea Aihotz plazan, eta fanfarre eta txarangen animazioa.

Umore Txokoa Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian izango da aurten ere (Nerea Garmendia, Miguel Lago, Comandante Lara, Alex O’Dogherty eta Aitziber Garmendia) eta askotariko ikuskizunak izango dira Probintzia plazan (horien artean Serrat eta Sabinaren omenezko “Dos Pájaros y un trío” eta klaké eta swing ikuskizuna).

Txikienak gogoan, eguerdiro haurrentzako zirkua, txotxongiloak, dantza eta antzerkia izango dira, ohi bezala, Peñafloridako Kondearen plazan. Arratsaldetan haurrentzako dantzak izango dira toki berean. Horretaz gain, Prado parkeko Abentura gunea handitu egingo da Birjolastu proiektuarekin. Horretaz gain, gargantua, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa, barrakak eta zezen suzkoak izango dira. Berrikuntzarik ere izango da: haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin,Andre Maria Zuriaren plazan jaietako azken egunean, eta ondoren, haurrentzako programazioari amaiera emateko jaia.

Juan Aiala plazan azoka arabiarra izango da berriz ere, Foru plazan dastatzea Eusko Labelen eskutik (bildutako dirua Araba Dantzarien Biltzarraentzat izango da) eta Loma Jeneralaren plazan artisautza azoka eta gastronomia herrikoia. Eskulangintza Azoka Santa Barbara plaza berritura itzuliko da.

Gauero piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVII. erakustaldia izango da. Beste urte batzuetan bezala, herritarren botoek erabakiko dute zein piroteknia etxek irabazten duen. Udalaren web-orrian eta 010 telefonoan eman ahalko da botoa, abuztuaren 5eko 23:30etik abuztuaren 9ko 18:00ak arte. Boto emaileen artean liburuak erosteko txartel bat zozketatuko da. Irabazten duen pirotekniak datorren urteko erakustaldian hartuko du parte.

Iradier Arenan, berriz, bigantxak izango dira goizero; Arratsaldetan, berriz, uztailaren 25ean, Super Grand Prix-a eta abuztuaren 5ean, haurrentzako bigantxak. Sarrerak salgai daude gaurtik, emakidadunaren web orrian.

Horiei erlijio ekitaldi tradizionalak ?bezperak, Farolen prozesioa eta Egunsentiko Arrosarioa? gehitu behar zaizkie, bai eta Nesken eta Blusen Federazioak, Txosnek eta Principal antzokiak antolatutako egitaraua ere (azken hau aurkeztuta dago).

Uztailaren 19an, 50 gonbit-txartel bikoitz zozketatuko dira San Migeleko balkoira joateko. Zozketan parte hartu ahal izateko adinduna izan behar da, eta herritarren udal txartela eduki (HUT). Web bidez, edo 010 nahiz 945161100 telefonoen bidez aman ahalko da izena, gaurtik uztailaren 16ra bitartean. Emaitzak uztailaren 19an bertan ezagutuko dira, eta gonbit-txartelak uztailaren 26tik 29ra bitartean jaso ahalko dira turismo-bulegoan.

Azkenik, azpimarratzekoa da aurtengo aurrekontua 57.000 euro igo dela, eta 790.000 eurokoa da (iaz 733.000 eurokoa izan zen).

Amaitzeko, Estíbaliz Cantok guztientzako jaiak izatea opatu du, eta ez programazioari dagokionez bakarrik. Jaiek eraso matxista eta homofoborik gabeko eta abesti iraingarririk gabeko espazio libreak izan behar dute Gasteizko txoko guztietan.