Donostiko udalak udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du
BILBO. Donostiko udalak udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Dirulaguntza HABEk homologatutako euskaltegietan edo zentroetan ikastaro batean parte hartzeagatik ematen da. Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatu behar da.
Eskabideak aurkezteko lekuak:
Internet bidez edo papereko Eskabidean
Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
UdalInfo bulegoak:
Udaletxeko bulegoa: 9:00-14:00
Altza: 09:00-14:00
Morlanseko bulegoa: 9:00-14:00
Easoko bulegoa: 9:00-14:00
Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:
16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez. Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:
Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauen onurak.
Erantsi beharreko dokumentazioa:
Eskatzailearen NANaren kopia
Erroldatu gabeko ikasleek lan egiten duten Donostiako zerbitzu enpresa edo entitatearen agiria.
Oinarriak
A eranskina
B eranskina
Más en Sociedad
-
Las reservas en alojamientos rurales de Euskadi para Nochebuena superan el 75% y para Nochevieja el 78%
-
El Gobierno vasco se muestra "satisfecho" por el preacuerdo que desconvoca la huelga de médicos de enero
-
El 46% del consumo urbano de agua del Estado se pierde por evaporación de los embalses cada año
-
Los vascos gastaron 487 millones de euros en 2024 en juegos de azar