BAIONA - Atzo goizean, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak, Bernadette Soule EEPko zuzendariak eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzako sailburuordeak ebazpenaren xehetasunak azaldu zituzten. “Euskararen lurraldeen arteko lankidetzari dagokionez, azken urteak bereziki oparoak izaten ari dira. Eusko Jaurlaritza beti egongo da Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan aritzeko prest, beti egongo gara euskara Iparraldean sustatzeko prest, baldin eta elkarlanerako borondatea erakusten bazaigu. Azken urteotan borondate hori argia izan da”, adierazi zuen Dobaranek”.

Akordio hau 2017-2022 epealdirako hitzarmen-markoaren barruan dago. Gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko euskara sustatzeko elkarlanak mugarria izan zuela 2007an, hizkuntza politikako gaietan lankidetzan jarduteko hitzarmen markoa lehen aldiz sinatu zenean. Hasi zenetik lankidetza horrek ez du etenik izan, eta lehenengo egunetik gaurdaino, hiru marko garatu dira (2007-2010 eta 2011-2016 epealdietarako izan ziren aurreneko biak). Azkenekoa 2017ko martxoan jarri zen martxan, eta hurrengo lau puntuak zituen oinarri: euskararen transmisioa bermatzea, hiztun kopurua handitzea, bizitza sozialeko arlo guztietan euskararen presentzia gara-tzea eta hizkuntzaren kalitatea zain-tzea.

Iaz egin zen moduan, iragan udaberrian aurtengo ekitaldiari dagokion eranskina sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak lankidetzaren lan-ildoak zehazteko asmoz, atzo honen xehetasunak ezagutaraziz. Izan ere, besteak beste, lankidetza euskarazko irakaskuntza, euskaltegiak, euskarazko hedabideak zein aisialdiaren alorreko jarduerak diruz lagunduko dira, hasieran aipatutako kantitatean. Horietatik, Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro jarriko ditu, eta Euskararen Erakunde Publikoak, ordea, 1.530.000 euro.

“Hitzarmen-markoak gure partaidetzaren norabide nagusiak finka-tzen baditu ere, urtero izenpetzen dugun eranskinak urteko elkarlana eta lan-programa zehazten ditu. Hemen bertan izenpetu genuen aurtengoa joan den apirilaren 3an. Eskertzekoa da Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta ekarpena, posible egingo baitu Ipar Euskal Herriko elkarte eta eragile pribatuek euskararen transmisioa eta erabilpenaren garatzeko dauzkaten proiektuak aurrera ateratzen laguntzea”, azaldu zuen Beñat Arrabitek.

Lankidetzarako fondoa bi dirutza multzotan banatuko da. Batetik, Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete-batean datozela ikusita, 1.575.000 euro Ipar Euskal Herriko 9 eragile jakintzetako izango dira (2018an baino 25.000 euro gehiago). Gainontzeko 355.000 euroak Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaizkiohizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren bidez (iaz baino 25.000 gutxiago).

Hortaz, azkeneko urteotako balan-tze positiboari jarraituz, aldaketa sinple bat baino ez da eman dirua banatzerako orduan, kantiteari dagokionez 2017 eta 2018ko balioak mantendu egin direlako.