BILBO. Halaber, lurralde bakoitzaren bilakaera aztertuta, joan den urtean 2.683 haur jaio ziren Araban, 2017an baino %9,4 gutxiago, 7.940 Bizkaian (-%6,8), eta 5.467 Gipuzkoan (-% 2,3).

Bestalde, 1.000 biztanleko 7,4 jaiotzako tasa izan zen 2018an EAEn, aurreko urtean baino 0,4 puntu gutxiago eta 2008an baino 2,5 puntu gutxiago. Herrialdeka, tasarik handiena Araban izan zen, 1.000 biztanleko 8,2 jaiotzarekin; Gipuzkoan 7,6 jaiotza izan ziren 1.000 biztanleko, eta Bizkaian 7,0.

Haurrak eduki zituzten amen artean, talderik handiena 30-34 urtekoena izan zen, jaiotza guztien %35,4rekin, 2017an baino %0,6 gutxiago. Ondoren, 35-39 urteko eta 25-29 urteeko amen taldeak kokatu ziren, %34,8 eta %13,1ekin, hurrenez hurren. 40 urte eta gehiagoko amen taldeak jaiotzen %10,6 ekarri zuen, eta 20-24 urtekoenak %5. Azkenik, ama nerabeak guztien %1,1 izan ziren.

Amen nazionalitatea kontuan hartuz, %25,4 espainiarra ez zen nazionalitateetakoak izan ziren, eta 4.079 haur eduki zituzten 2018an (aurreko urtean %22,3 izan ziren). Nazionalitate hauek nabarmendu ziren: 760 ama Marokokoak, 300 Errumaniakoak, 257 Kolonbiakoak, 218 Boliviakoak, 209 Nikaraguakoak, 184 Paraguaikoak, 164 Aljeriakoak, 158 Nigeriakoak, 137 Honduraskoak, 125 Brasilgoak eta 121 Ekuadorkoak.

EAEn ama izan ziren emakumeen batez besteko adina 33,5 urte izan zen 2018an. Espainiar nazionalitatea zuten amen artean 34,4 urte izan zen batez besteko adina, eta beste nazionalitatekoen artean 30,9 urte. Gainera, 2018an ama lehen aldiz izan ziren emakumeen batez besteko adina 32,5 urte izan zen.

Ezkontzaz kanpo

Bestalde, ezkontzaz kanpoko jaiotzen ehunekoak gora egiten jarraitu zuen 2018an EAEn, eta guztira 7.135 haur izan ziren, hau da, jaiotza guztien %44,3 (2017an %43,9 eta 2008an %30,4).

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2018ko 8.055 lehen jaiotzak guztien %50,1 izan ziren, bigarrenak %38,0, eta hirugarrenak eta ondorengoak %11,9. 2018an bizirik jaiotakoen arteko sexuaren araberako erlazioa 100 neskatoko 105 mutiko izan zen. Mutikoen batez besteko pisua 3,320 kilokoa izan zen, eta neskatoena 3,212 kilokoa.

Azkenik, jaiotako lekua kontuan hartuz, jaiotzen %88 ospitale publikotan izan ziren, %11,6 ospitale pribatutan eta %0,4 etxean. Erditzeak 15.838 izan ziren: 15.516 bakunak, 319 bikoitzak eta 3 hirukoitzak. Garaiz aurrekoak 883 erditze izan ziren (%5,6).