BILBO. SATSEk eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak indarrak batzea erabaki dute profesionalen onurarako. Jose Antonio de Lenizek, Euskadiko Erizaintza Sindikatuko Idazkari Nagusiak, eta Iban Arrienek,Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteak, sinatu dute hitzarmena.

Bi elkarteek euren arteko harremanean sakondu nahi dute, profesionalen egoera hobetzeko xedearekin. Enplegu gehiago, lan intrusismo gutxiago eta gizartean aitortza gehiago lortu nahi dituzte, izan ere, horiek dira Euskadiko fisioterapeuten egoera hobetzeko konpondu beharreko arazoak.

Sindikatua zein Fisioterapeuten Elkargoa ziur daude fisioterapeutek garapen profesional handiagoa izateak herritarren arretan eta osasun sistema osoan positiboki eragingo duela.

Esparru hitzarmenak hainbat ekintza elkarlan estuan garatzea ahalbidetuko du, profesionalek arlo ezberdinetan egiten duten lanaren garrantzia azpimarratuz, betiere.

SATSEk gogorarazi nahi du fisioterapeutak ez dutela soilik prebentzio eta lesio fisikoen tratamendu lana egiten, edota arnasketa arazoen zein arazo kardiobaskular edo neurologikoen terapian; baizik eta pertsona bakoitzak egin beharko lituzkeen jarduera eta ariketen inguruko informazio eta aholkuak ere ematen dituzte, bere adin eta egoera fisikoaren arabera.

Halaber, fisioterapiak Lehen Mailako Arretan bultzada handiagoa izan dezan eta artapen zerbitzu horretan integratzeko politikak gara ditzaten eskatzen du elkarte profesionalak. Izan ere, gogorarazi beharra dago, beste lurralde batzuetan esperientziek emaitza positiboak izan dituztela jasangarritasunean eta kolektiboak Osasun Komunitarioan ematen duen balio erantsian.