BILBO. Donostiako Udalak 467 milioi euroko aurrekontua balioetsi du 2019. urterako, iaz baino %5 gehiago. Lehen aldiz donostiarrek zuzenean parte-hartu ahal izan dute aurrekontuaren diseinuan aurten.
Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du, Udalak aurrekontu orekatua izango duela, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean.
Dominguez-Macayak adierazi duenez, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %32koa den neurrian - 107,5 milioli euro-, “administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”.
Era berean, adierazi du, Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo duela. Izan ere ohiko gastua %5,51 handituko da, kapital-gastua 116 milioi eurokoa izango da eta, ondorioz, Anoeta Estadioko inbertsioa kenduta - gogoan izan, Udalarentzat ez duela kosturik - inbertsioa iaz baino %11,85 handiagoa izango da.
Ogasun zinegotziak azaldu duenez, udal kontuek “diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute”, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, “ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan”.
Udalak gastu sozialari eusten dio
Horrekin batera, Udalak gastu sozialari eusten diola azpimarratu du Domínguez-Macayak, izan ere, aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, azaldu du laugarren urtez jarraian gizarte zentru zein zahar-etxeetan inbertsioak egingo direla, eta ikastetxeetan berritze lanak egiteko 833.000 euro egongo direla.
Gainera, Jaime Dominguez-Macayak azpimarratu du, donostiarrek zuzenean parte hartu ahal izan dutela aurrekontuaren diseinuan. Izan ere, lehen aldiz hiritarrek 2,7 milioi euroren helmuga erabaki ahal izan dute. Eta orain arten ez da horrelakorik egin.