irun. Atzo goizetik eta biharko arratsera arte, zabalik da Irungo Ficoba erakustazokan XII. Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka. Bertako hiru pabiloietan banatu diren 126 postutan, gastronomia eta elikagaiak, moda eta osagarriak, altzariak eta dekorazio-artikuluak, liburuak, jostailuak, artisauen lanak eta oparitarako beste mila ideia aurkitu ahal dituzte bisitariek. Ficobako zuzendaritzak 20.000 bisitari inguru jaso-tzea espero du azoka honetatara begira. Sarrerak hiru euro balio du 12 urtetik gorakoentzat eta aparkalekua, ohi bezala, doan da. Argazkia: X.S.