BILBO. Ertzaintzak joan den asteartean abian jarritako operatibo baten ondorioz atxilotu zituzten Lasarte-Orian 21 urtetik 26 urtera bitarteko lau gazte, etxeetan lapurreta egiten zuen talde antolatu bateko kideak.
Azaro bukaeran Billabonako, Urnietako eta Lasarte-Oriako etxebizitzetan egindako hiru lapurreta ikertzeko jarri zuten abian kontrol eta zaintza dispositiboa Hernaniko eta Urola Kostako ertzain-etxeetako eta Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek.
Lau atxilotuak gaur eraman dituzte Donostiako Guardiako Epaitegira, eta epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du.