iruñea. Euskararen babesaz arduratzen den erakunde ofizialak Joanes Leizarragak 1571. urtean argitaratu zuen Kalendrera lana plazaratu berri du. Liburu honek euskaraz idatzitako lehen egutegia biltzen du, eta, Andres Urrutia euskaltzainburuak esaten duen bezala, "euskal literaturaren altxor aparta" da honakoa.
Edizio berritu hau kaleratzeaz Xabier Kintana arduratu da, Euskaltzaindiaren idazkaria. Akademiaren 90. urteurrenaren harira, Leizarragaren lanarekin egindako liburua lau hizkuntzetan aurkeztu du Kintanak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Argia ikusi berri duen edizio honek ere festak eta data bereziak urtero, 1572tik 1623ra arte, zein egunetan gertatzen ziren jakiteko taula biltzen du.