Bizkaiko Gurutze Gorriak zenbait aholku konpartitu nahi ditu herritarrekin, benetako "kulturaren prebentzioa" sustatzeko, hartu beharreko prebentzio neurriak hartuz gero, 10 istriputik 8 saihestu egingo liratekeelako. Beste modu batera esanda, zuhurgabetasuna agertzen da zirkulazio istripuen %80 baino gehiagotan.

Aholku horiek eragina dute lehen mailako prebentzioan (istripuak gertatzea saihestea) zein bigaren mailakoan (ondorioak arintzea), eta Gurutze Gorriak istripuen prebentziorako bultzatu duen "Errepidean, maite ezazu zeure burua" kanpaina iraunkorrean jasotzen dira: https://www2.cruzroja.es/-/-en-la-carretera-quierete-mucho-

Bidaia zure oporren parte gisa hartzen baduzu, ziur gidatzearen inguruko arriskuak murrizten dituzula. Jarrera positiboa eta erlaxatua baldin baduzu, tentsioak murriztuko dituzu, eta zure ibilgailuan zurekin doazen pertsonentzat zein errepidean doazen besteentzat bidaia atsegina egiteko moduan izango duzu burua.

Maite ezazu zeure burua eta zure ingurukoak, eta errespeta itzazu bidean aurkitzen dituzun pertsonak. Hori kontuan izaten baduzu askoz gutxiago kostatuko zaizu zuhurtasunez jokatzea, "Prebenitzea bizitzea baita".

Horregatik:

  • Prestatu bidaia irten baino lehen:

- Egin azterketa ibilgailuari;

- Ekipajea era egokian jarri maletategian, mugi ez dadin;

- Aztertu ondo ibilbidea.

- Umeekin bidaiatuko baduzu, presta itzazu euren adinerako egokiak diren aulkiak.

  • Bolantea hartzen duzunean, ez ahaztu irribarre egitea, jarrera positiboa bultzatzen du, estresa murrizten du eta lasaitasuna ematen du.
  • Zure bizikidetza unitateko kide ez diren pertsonekin bidaiatuz gero, musukoa ezinbestekoa izango da guztientzat, baita gidariarentzat ere.
  • Ez kontsumitu alkoholik edo drogarik gidatu behar duzunean.
  • Gelditu 2 orduz behin atseden hartzeko.
  • Gelditzen zarenean, gogoratu maskara erabili eta pertsonen arteko distantzia gorde behar duzula.
  • Gorde segurtasun tartea.
  • Ez erabili mugikorrik.
  • Ez jaitsi arreta ibilbide laburretan, ezta oinezkoak edo txirrindulariak gertu daudenean.
  • Erabili beti segurtasun gerrikoa eta jarri kaskoa motoan bazoaz.

Eta istripua gertatuz gero, gogoratu BOL-PAS jokaera, lehen laguntzei buruz ezer ez badakizu ere, lagun dezakezu:

- BABESTU lekua, utzi zure autoa leku seguruan, itzali kontaktua, ez erre eta zaindu besteek ere ez dutela erretzen, irten autotik txaleko islatzailea jantzita daukazula.

- Aztertu zer gertatu den eta larrialdietako zerbitzuei OHARTARAZI, 112 telefono zenbakira deituz, eta egiten dizkizuten galdera guztiei erantzunez.

- Eta zelan egin baldin badakizu, LAGUNDU biktimei.

Badakizu, errepidean maite ezazu zeure burua, eta gozatu bidaiaz irribarre batekin. Prebenitzea bizitzea da.