BILBO. Pasa den astelehenetik, hilak 15, Bilboko Udal Musika Eskolak ikasturte berezi honen amaiera ospatzen ari da ohikoa den 'Entzunaldien astearekin'. Koronabirusak eragindako egoerak ahalegin handiak egitera behartu ditu ikasleak, baina dagoeneko kurtsoa bukato ahal izan dute.

Ikasturtea hasi zenean planifikatu bezala, joan den ostiralean, ekainak 12, amaitu ziren eskolak, eta aste honetan, ekainaren 15etik 21era, eskola 'Entzunaldien astea' ari da ospatzen. Ekimen honen bitartez ikasleek, ikasitakoa praktikatzeko eta erakusteko aukera dute emanaldi desberdinen bidez. Entzunaldiak musikari gisa duten prestakuntzaren parte dira. Publikoaren aurrean lan bat interpretatzen esperientzia izateko beharrezkoak.

Ikasleen eta irakasleen artean, 130 pertsona baino gehiagok hartzen dute parte YouTube Bilbao Musika Eskola Telebista kanalean ematen ari diren kontzertu hauetan. Kanal hori berriki sortu zen konfinamendu-garaian eskolaren irakaskuntza osatzeko. Kanal horretan, entzunaldi horiek emateaz gain, hezkuntza-edukiak eta eskolako hezkuntza-komunitatearentzat interesgarriak diren beste gai batzuk ere argitaratzen dira aldizka.

Kontzertuen aste honek, ekainaren 21ean, igandea, emango dio amaiera aurtengo ikasturteari, Musikaren Europako Egunean hain zuzen ere. Hala ere, Bilbao Musika Eskola Telebistaren programazioak hilaren bukaera arte jarraituko du.

"Entzunaldiaren astearen" programazioan modalitate ezberdinak izan dira:, Ragtimetik Jazzera, Musika gure Etxeetatik eta Piano Maratoria. Gaur ostirala, ekainak 19 17:00etan Kantu kontzertua izango da, bihar larunbatean, 17:00eta ere bai, Polifonikoen Kontzertua eta amaitzeko, igandean ekainak 21eta, 17:00etan Ganbara eta 19:00etan Taldeak.