BILBO. Gureakeko Lanbide Heziketako ikasleak informatika zientzia gisa txertatzea helburu duen JolasMATIKA programan hartu dute parte.

Konputagailuak teknologia gisa erabiltzeaz gain, haien azpiko funtzionamendua eta zientzia era jostagarri batean ulertzea nahi da. Horrela, ikasleek Informatika terminoaren ikuspegi zabalago bat izango dute, konputagailuei erabiltzaile soilak atera diezaiokeena baino etekin handiagoa ateraz. Gainera, proiektuak irakaskuntza metodologia bat txertatzen du; horren bidez ikasleek irakasle lanak egiten dituzte jasotako kontzeptuak hobeto barneratzeko asmoz.

Proiektuan hiru mailetako ikasleek hartzen dute parte Ur-jauzia deritzon metodologia erabiliz. Lehenik graduko zein masterreko unibertsitateko ikasleek proiektuko materialen nondik norakoak barneratzen dituzte DBH4ko ikasleekin lantzeko. DBHko ikasleek unibertsitatean egindako saioetan ikasitakoa eskolan lantzen dute bakarka edo zuzenean haien irakasleekin, LH6ko saioak prestatuz. Azkenik DBHko ikasleak LHko ikasleekin aritzen dira ikasitakoaren transferentzia eginez.

Informatika zientzia gisa ezagutzeaz gain (adierazpide bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoak eta programazioa), modu didaktikoan jolasen bidez ahozko gaitasuna eta talde-lana indartzen dira JolasMATIKAren bidez. Egin beharrekoak aurrera eramateko, pentsaera konputazionala ere lantzen dute.

Unibertsitateko, DBHko eta LHko ikasleez gain azken bi urteetan Gureak itinerary-ko formakuntza profesionaleko ikasleek ere hartu dute parte. Haiek prestatu dituzte JolasMATIKAko materialak kutxetan ikastetxeetan erabiltzean material guztiak erabilgarri egon daitezen eta bueltan JolasMATIKAko jarduerak egin dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean.