Zitekek antolatutako sariak

Uztailaren 15ean itxiko da Think Big 2020 sariketan izena emateko epea

23.06.2020 | 12:45

BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza bultzatzeko Zitekek antolatzen duen Think Big 2020 sariketan izena emateko epea uztailaren 15era arte zabalik egongo da. Euskal Herriko Unibartsitatearen Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da Zitek. Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek eta Euskal Herriko Unibertsitateko beste campusetan izena emanda dauden Bizkaian bizi direnek eska dezakete programan parte hartzea.

Lau sari ekonomiko emango dira: 2500 euro, 1500 euro, eta 800 euro (hirugarrena.eta laugarrena). Gainera, ideia irabazlearen talde sustatzaileak prestakuntza eta aholkularitza jasoko du finantzaketa bilatzeko; horrez gain, Zitek Programaren hiru mintegietako batean lan-espazio bat ere izango du.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da Zitek, unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena.

Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek parte hartzen duten lankidetza-proiektua da Zitek. Think Big 2010ean jaio zen. Une horretan 31 proiektu aurkeztu ziren; proiektu-kopurua handituz joan zen: 2011n 35 aurkeztu ziren. Urte horietan, proiektu guztiak ikasleenak ziren, gehienetan errealitate bihurtzeko aukerarik ez zuten ideien zirriborroak soilik. Urteen poderioz, proiektuen kopuruak gora egin du, haien mailarekin batera. 2019an 50 negozio edo enpresa baino gehiago aurkeztu ziren.

noticias de deia