BILBO. Barakaldoko udalak 'Era Stop' sexu erasoei aurre egiteko tresna jarri du martxan 'Era Stop'-en helburua herritarrek udaltzainei eraso baten berri berehala emateko zerbitzua da.

Gaur egun, sexu erasoei aurrea hartzeko merkatuan diren app-en azterketa teknikoa egin eta gero, haietaz ez baliatzea aholkatu dute teknikariek. Hori horrela, sexu erasoren bat jasan edo ikusiz gero, barakaldarrak udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko tresna propioa diseinatzea erabaki da.

Barakaldo APP-ari erantsiko zaio da tresna, eta herritarrak erabakiko du erasoen aurkako zerbitzua bakarrik deskargatuko duen Barakaldo APPtik bereizten duen ikonodun aplikazioa ezarriz, edo Barakaldo APPren barruan erabiliko duen zerbitzua. Horrela optimizatuko ditu Barakaldok udal zerbitzuak, eta kanpoko aplikazio bat hartu beharrean, sexu erasoei aurre egiteko tresna erantsiko dio udal app-ari. Bi abisuz hornituta dago tresna berria: prebentziozkoa, norbait segika daukazula adierazteko, eta, panikoaren botoia, erasoa jasaten ari zarela jakinarazteko. Berehala iritsiko zaio abisua udaltzainei.

Zerbitzua doakoa da, eta barakaldar orori zuzendua. Eskuratu nahi izanez gero, izena ematea besterik ez dago, eta udal zerbitzu bat denez, erabiltzaileen datuak behar bezala babesten direla bermatuta dago, Datuak Babesteko Legea betetzen baita. Udaleko Berrikuntza Sailak garatu du tresna Emakume eta Herritarren Segurtasun arloekin batera, eta datorren udarako egongo da prest.

Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiak ez ezik Emakume eta Berrikuntza arloetako teknikariak ere bertan zirela egin da informazioa batzordea, lankidetza giroan eta ekarpenak jasoz. Horrela, bada, teknikariek eta batzordekideek egindako gomendioei jarraiki, Udalak informazio kanpaina bat egingo du erasoen aurkako udal aplikazio berria ezagutzera emateko.

Abenduan jarri zuten abian Barakaldo APPa, eta ordutik 4.323 herritarrek deskargatu dute (3.550ek Android sisteman, eta 773k, berriz, IOS sisteman), bai eta 294 merkataritza eta ostalaritzako lokalek ere. Aldian behin eguneratzen den aplikazio bizia denez app-a, hemendik aurrera, bizitoki duen auzoaren arabera zein oinarrizko zerbitzu tokatzen zaion jakin ahal izango du herritarrak.