Barakaldoko Udalak 23 eta 28 urteko bi gizon, hurrenez hurren, atxilotu egin ditu gaur bide publikoan aparkatutako ibilgailu batean lapurtzen harrapatu ondoren. Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotziagoak atxiloketaren nondik norakoak azaldu egin ditu.

Astelehen-astearteko gauean gertatu zen, Lasesarre inguruan. Telefonoz hots egin zuen auzoko batek Udalntzaingora, bi gazte turismo baten barrutik zerbait ateratzeko ahaleginetan zebiltzala adierazteko. Inguruan jagoletza-lanetan ziharduen patruila batek handik pixka batera aurkitu zituen gizonezko biak, erdi belauniko, eta tresnaren bati eraginez, auto barrura sartu ahal izateko. Agenteak heldu bezain laster bota zuten tresna lurrera.

Mihaketa egiten ari zirela, artaziak aurkitu zituzten manipulatzen aritu ziren leihatilaren azpian, bai eta hainbat fil-ferra ere. Bat datoz horiek auto barrura sartzeko hausten saiatutako leihatila manipulatzeko gauzekin.

Bi lapurrak, 23 eta 28 urtekoak hurrenez hurren, identifikatu zituzten udaltzainek, eta bistakoa zenez lapurretan ari zirela, indarrezko lapurreta delituagatik atxilotu zituzten.

Berriz ere nabarmendu du Herriarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi ordezkari Ángel Madrazok zein garrantzitsua den herritarren laguntza delinkuentzia borrokatzeko, oraingoan horri eskerrak lortu baitute lapurrak atxilotzea. "Funtsezkoa da ustezko lapurreta bat edo beste edozein delitu gertatzen ari denean berehala Udaltzaingora deitzea, udaltzainak lehenbailehen ager daitezen lekura, eta atxilotu lapurrak, erasotzaileak, gaizkileak", gogoratu du.