Beti jolasean?
GAUR egungo gizakiari Homo ludens deitzen omen zaio. Gizakiak egin dituen aurrerabideak kontuan hartuta, gizaldietan zehar deitura ezberdinak izan ditu: Homo Sapiens, Homo Erectus, Homo Faber, eta abar. XX. mendetik hona, Homo Ludens-ak omen gara. Hau da, jolastiak, jolasera emanak, jolasteko eginak.
Eta ez da bat ere harritzekoa. Masa kirola alde batera utzita (futbola, eskubaloia?) joko askok bizi gaitu: loteriak, kinielak, kartak,? baita Joko Olinpikoak. Gazteek, esku artean makinatxoren bat ez badaukate, berehala esango digute "aspertzen" ari direla. Ikastera bidaltzen ditugunean, "jolasten bezala edo jolasaren bidez" irakatsiko dietela esaten digute; eta ondo iruditzen zaigu ia-ia ahalegindu ere egin gabe ikastea. Ordenagailuetako jolasek ere burua guztiz irekitzen omen dute, jostariak trebezia ikaragarriak bereganatzen, burmuina bizkortzen? dena da ona jolasak dakarkiguna. Dirudienez.
Baina jolasak badaki harago joaten. Dauzkagun ondasun guztiak galtzerainoko itsumena, doping-a sudurretaraino sartuta norgehiagoka aritzea, rolen jokoa asmatu eta ez daukagun boterearen jabe egiten saiatzea, edota errealitatea mozorrotu eta gure mundu imaginarioa bizitzea. Askotan galdetzen diote idazleari, idazten duenak zenbat duen egiatik, zenbat autobiografiatik? Eta idazleak erantzun ohi du ñabardunak bizitakoak direla baina ez istorioa.
Baina jolas guztiek daukate beren bukaera. Eta jolasa bukatzen denean, irabazi nahiz galdu, bakarrik gelditzen da bat. Eta bakardade horretan ez dago pertsonaiarik, ez araurik, ez publikorik. Ez dago azalpenik eman beharrik. Eta bakardadea oso egiten zaio eramangaitza mozorroari ohitu zaionari. Jolastu baizik egin ez duenari.
Ez gara gero eta arduragabeagoak, baina bai ahulagoak. Errealitateari aurre egiteko indargeagoak. Izan ere, errealitatearekin ere jolastu egiten baitugu.
Más en Qué mundo
-
Se harta de los ladridos del perro del vecino y le deja esta terrorífica sorpresa en su puerta
-
Hace un hoyo en la playa, se mete dentro y necesita tres horas para ser rescatado
-
Condenan al presidente de una comunidad tras morder en la cara a un vecino por unas filtraciones de agua
-
Así ha aprendido a maullar esta gaviota para intentar que le den de comer