Ostiral honetan, maiatzak 5, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketaren hirugarren eta laugarren posturako partida eta finala jokatuko dira Bizkaia Frontoian. Lehenengo partida Saez eta Erasun Zugaza eta Zulaikaren aurka jokatuko dute, eta finala, aldiz, Irazustabarrena eta Gorostiaga Murillo eta Arrillagaren aurka jokatuko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duen Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa apirilaren 14an hasi zen Bizkaia Frontoian. 4 jardunaldik osatu dute txapelketa hau eta maila goreneko 8 palistek parte hartu dute.
Apirilaren 14an jokatu zen lehen jardunaldia; egun horretan Irazustabarrenak eta Gorostiagak garaipena lortu zuten Saez eta Erasunen aurka jokatutako partidan. Jardunaldi berean, Murillo eta Arrillagak Galdós eta Zulaikaren aurkako partida irabazi zuten.
Apirilaren 21ean jokatu zen bigarren jardunaldian Galdósek eta Zulaikak garaipena lortu zuten Saéz eta Erasunen aurka. Era berean, Murillok eta Arrillagak Irazustabarrenari eta Gorostiagari irabazi zieten Bizkaia Frontoian.
Apirilaren 28an hirugarren jardunaldia jokatu zen, hau ere Bizkaia Frontoian. Kasu honetan Murillok eta Arrillagak Saezi eta Erasuni irabazi zieten eta, aldi berean, Irazustabarrenak eta Gorastiagak garaipena lortu zuten Galdós eta Zulaikaren aurka.
Maiatzaren 5ean, 19:00etan, Bizkaia Frontoian hirugarren eta laugarren posturako partida Saez eta Erasun jokatuko dute Zugaza (Galdósen ordez) eta Zulaikaren aurka. Ondoren, finala jokatuko da.
Finalera joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi ahal izango dira eta 3 €-ko prezioa dute. Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa ETB 1en bidez jarraitu ahal izango da maiatzaren 6an.