Ermuko jaurtitzaile Arantza Morenok urrezko domina lortu zuen larunbat honetan XIII. Aire zabaleko Jaurtiketa Luzeen Espainiako Neguko Txapelketan 600 gramoko xabalina jaurtiketan.
Morenok sailkapen nagusian garaipena lortu zuen 56,60 metroko seigarren jaurtiketarekin. Urrezko bederatzigarren domina jarraian lortu du. Gainera, aurreko urtean proba berean ezarritako errekorra mantendu du, 58,94 metroko jaurtiketa onenarekin.
Arantzak txapelketa ona egin du; 6 jaurtiketa posibletik 5 baliozkoak izan dira. Motzena lehenengoa izan da 48,98 metrorekin eta hortik aurrera guztiak 55 metrotik gora. Laugarrenak 56,42ko marka egin du eta onena azkena izan da 56,60 metrorekin. Berarekin bat podiumera igo dira Carmen Sanchezek (Unicaja Jaen Paraíso Interior) 50.59 metroko jaurtiketaz bigarren eta Paula Piñonek (At. Donostia), 42.51 metrokoaz hirugarren.
Federazioaren orrialdeak lehiaketaren emaitza eskaintzen du, eta Twitterren Arantzaren datuak eta argazkiak eskaintzen ditu. Jatorri horri lotuta uzten zaituztegu, jabetza intelektualaren eskubideak eta egiletza errespetatzeko.
Óscar Cuevas ere Espainiako txapeldun disko jaurtiketan
Bestalde, Óscar Cuevas Pérez atleta ere Espainiako Master txapeldun izendatu da azken asteburu honetan, kasu honetan, 45 urtetik gorakoen kategorian 2 kilogramoko diskoa jaurtitzeko espezialitatean. Espainiako Master Jaurtiketa Luzeen VI. Neguko Txapelketan lortu du. Donostiako Real Sociedad klubeko ermuarrak 38,99 metroko marka egin eta urrezko domina eskuratu zuen.
Oscarrek sei jaurtiketa egin zituen eta horietatik lau baliozkoak izan ziren. Motzenak 37,25 metroko marka egin zuen eta beste hirurek 38 metroko luzera gainditu zuten. Laugarrenak 39 metro egin zituen eta garaipena eman zion.