“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
Iberiar, afrokubatar eta afrikar perkusioetan aditua, eta Kuttune folk-fusion taldearen sortzailea da Quincoces. Musikenen perkusio klasikoko karrera amaitu zuenetik, tradiziozko musikara bideratu du bere ikerketa. Konponketa musika zein abestiak sortzea du ogibide eta berezko grina
BERE musika ibilbidean denetarik egin du Nerea Quincoces perkusionistak (Artziniega, Bizkaia, 1993), eta hasi zenetik hamarkada bat baino ez da igaro. Rocka, klasikoa, garaikidea, musika afrikarra... Baina azken urteotan sustrai-kutsuko musikan zentratu da. Erritmo tradizional garbiak, musika tradizionalaren barruko kantua eta musika berriaren konposizioa pasioz bizi ditu. Euskal perkusioa ikertzeaz gain, Iberiar penin-tsula osoko, Afrikako eta Kubako perkusioa ere lantzen du.
Perkusio klasikoko ikasketak egin zituen, egun perkusio folklorikoko klaseak ematen ditu Bilbo Beat musika gunean, eta 2019. urtetik, hamar bat musikarik osatutako Kuttune folk eta world music banda zuzentzen du. Antzinako kantuak gogorarazten dituen musika bizia egiteko helburuarekin berak sorturiko taldea da Kuttune. Bestalde, uda honetan bigarren aldiz antolatu du Artzi Folk egitasmoa: perkusio eta kantu tradizionalaren inguruko ikastaro trinkoa Lanteronen (Araba).
Perkusio klasikoko ikasketak egin zenituen. Garai hartan perkusioa aukeratzea ez zen joera nagusia. Zerk bultzatu zintuen?
Gurasoek izena emanda, bederatzi urterekin hasi nintzen perkusioa jotzen Bilboko kontserbatorioan. Aurrez, koruan abesten nuen, eta gogoan dut behin perkusionista bat etorri zela eta une hartan atentzioa eman zidala. Abesti afrikar bat lantzen aritu ginen, erritmo tribala zuen, tradizionala, zer zen ere ez nekien, baina horixe zen atentzioa ematen zidana: instrumentuaren tribalitatea. Azpimarratzekoa da, garai hartan estigma sozialagatik, arraroa zela neska batek perkusioa jotzea, baina nire kasuan konexioa sentitu nuen. Gerora, perkusio klasikoko karrera egitea erabaki nuen, kontserbatorioan ofizialki hori delako egin daitekeena. Ikasketak amaitu nituenean ez nekien nondik jarraitu, eta musika afrokubatarrarekin hastea erabaki nuen.
Zer eman dizu perkusioak urteotan?
Perkusioan sakontzeak eta perkusioko karrera egin izanak musikako profesionala izateko balio izan dit. Gaur egun, orain egiten dudanaren eta hastapeneko urteen arteko lotura ikus dezaket. Nire pasioa den zerbaitetan lan egin ahal izatea ikaragarria da, bizitzako lorpen bat, eta egunero ospatzen dudan zerbait iruditzen zait, uste baitut mundu guztia ezin dela egunero jaiki benetan egin nahi duen horretan lanean ari dela pentsatuz.
Nongo perkusioak erakartzen zaitu?
Frenatu egin behar dut. Neuregatik balitz, mundu osoko perkusioa aztertuko nuke. Orain arte egindako ibilbidean, batez ere hemengo perkusioa jo dut, Euskal Herrikoa, eta Iberiar penin-tsula osokoa ere ezagutzen dut. Baina bereziki musika afrikarrak ematen dit atentzioa: Ginea Konakry, Mali edo Senegaleko musikak. Kubako musika ere gustatzen zait, eta ezin dut Ekialde Hurbila aipatu gabe utzi. Instrumentuen artean ere ezin dut bat aukeratu. Pandero karratuak eta panderetak izugarri gustatzen zaizkit. Baina congak edo djembea ere asko estimatzen ditut. Oraintxe Daf-a ikasten ari naiz, kurduen instrumentu tradizionala.
"Perkusioa jotzen hasi nintzen garaian, estigma sozialagatik, arraroa zen neska batek perkusioa jotzea”
Gaur egunean zertan aritzen zara?
Folklore musika eskolak ematen ditut Bilbo Beat musika gunean, eta ikasleei sustrai eta tradizio garbiena irakastea gustatzen zait. Kantutegi asko aztertzen ditugu: landa-grabazioak eta Juan Mari Beltran bezalako musikologoen grabazioak irakasten ditut. Perkusionista gisa dudan ikuspegia irakasten ere saiatzen naiz, ikasleek teknikoki aurrera egin dezaten... Batez ere musika folklorikoa izaten da. Adibidez, gustatzen zait Peñapardako (Salamanca, Espainia) lauki formako pandero ezaguna jatorrian jotzen den bezala irakastea. Bestalde, konposizioa nire proiektu pertsonaletarako uzten dut.
Perkusio klasikoko ikasketak egin zenituen, baina eskolak batik bat folklorikoari buruzkoak ematen dituzu. Zertan ezberdintzen dira beraien artean?
Perkusio klasikoa kontserbatorioan ematen den musika akademizatua da, orkestretara gehiago bideratua: tinbalak, marinba, bonboak, txindatak... Perkusio klasikoko karreran perkusio garaikidea ere aztertzen da, XX. mendeko perkusio akademikoa. Hots, sistema akademizatu baten barruan, musikagileek konposatutako obrak, partiturarekin jotzen direnak… ikasten dira. Oro har oso obra konplexuak izaten dira, maila tekniko oso altukoak. Folklorea, aldiz, orain arte ez da akademizatu. Gure arbasoek jotzen zuten musika da, belaunaldiz belaunaldi transmiti-tzen joan dena.
Euskal Herriko musikaren ordezkari gisa, Kurdistango Diyarbakir hirian kultura gutxituei ikusgarritasuna ematen dien jaialdi batean kontzertua eskaini zenuen duela aste gutxi La Basu rap abeslariarekin batera. Zertan esango zenuke ezberdintzen dela euskal perkusio tradizionala beste kultura gutxitu batzuetako perkusioarekiko?
Panderoan zentratuz, hemen daukagun jotzeko modu birtuosoak bereizten gaitu: tarrapatak, azentuak... Zerikusia du ere trikitiarekin lotuta egotearekin. Baina, egia esan, antzekotasun gehiago daude beste kulturekin desberdintasunak baino. Adibidez, Diyarbakirko jaialdian Calabriako musikari batzuekin jotzeko aukera izan nuen, eta hasiera-hasieratik primeran egokitu nintzen. Instrumentu folkloriko askok bidaiatu dute historian zehar, eta adibidez, Europa osoan edo Ekialde Hurbilean askotariko panderoak aurki daitezke; halaber, erritmikoki ere antzekotasun asko daude. Toki eta folklore bakoitzeko desberdintasunak eta aberastasunak ikertzea oso interesgarria iruditzen zait. Era berean, oso polita da herrialdeen arteko loturak ikustea.
Hortaz, Euskal Herrian zabaldurik dagoen ustearen kontra panderoa ez da hain instrumentu euskalduna.
Ez nuke jakingo esaten munduan zenbat pandero mota dauden, ez ditut inoiz kontatu. Ez dut uste jakin daitekeenik ere, nik neuk egunero gauza berriak aurkitzen baititut; baina, soilik Iberiar Penintsulan, panderoa Galizian, Asturiasen, Gaztelan eta Extremaduran jotzen da. Penintsula osoan, oro har. Italian ere jotzen dute panderoa, Tamburello deitzen diote. Bestalde, Ekialde Hurbilean Riq du izena. Katalunian, Asturiasen, Galizian, Portugalen...pandero karratuak jotzen dituzte. Baita Afrikako ipar-mendebaldean ere.
Euskal Herriko musikaren ordezkari gisa, Kurdistango Diyarbakir hirian kultura gutxituei ikusgarritasuna ematen dien jaialdi batean kon-tzertua eskaini zenuen duela aste gutxi La Basu rap abeslariarekin batera. Zertan esango zenuke ezberdintzen dela euskal perkusio tradizionala beste kultura gutxitu batzuetako perkusioarekiko?
Panderoan zentratuz, hemen daukagun jotzeko modu birtuosoak bereizten gaitu: tarrapatak, azentuak... Zerikusia du ere trikitiarekin lotuta egotearekin. Baina, egia esan, antzekotasun gehiago daude beste kulturekin desberdintasunak baino. Adibidez, Diyarbakirko jaialdian Calabriako musikari batzuekin jotzeko aukera izan nuen, eta hasiera-hasieratik primeran egokitu nintzen. Instrumentu folkloriko askok bidaiatu dute historian zehar, eta adibidez, Europa osoan edo Ekialde Hurbilean askotariko panderoak aurki daitezke; halaber, erritmikoki ere antzekotasun asko daude. Toki eta folklore bakoitzeko desberdintasunak eta aberastasunak ikertzea oso interesgarria iruditzen zait. Era berean, oso polita da herrialdeen arteko loturak ikustea.
Hortaz, Euskal Herrian zabalduta dagoen ustearen kontra, panderoa ez da hain instrumentu euskalduna...
Ez nuke jakingo esaten munduan zenbat pandero mota dauden, ez ditut inoiz kontatu. Ez dut uste jakin daitekeenik ere, nik neuk egunero gauza berriak aurkitzen baititut; baina soilik Iberiar Penintsulan, panderoa, Galizian, Asturiasen, Gaztelan edota Extremaduran jotzen da. Penin-tsula osoan, oro har. Italian ere jotzen dute panderoa, Tamburello deitzen diote. Bestalde, Ekialde Hurbilean Riq du izena. Katalunian, Asturiasen, Galizian, Portugalen...pandero karratuak jotzen dituzte. Baita Afrikako ipar-mendebaldean ere.
Euskal Herrian panderoak trikitiarekiko dependentzia handiegia duela esango zenuke?
Trikitiaren errepertorioa maite dut, oso alaia da eta estandarizatu izana ulertzen dut. Baina, bestalde, beste errepertorio mota batzuk ere gara-tzea gustatuko litzaidake. Trikitia iritsi aurretik panderoa mota guztietako instrumentuekin jo-tzen zen eta jotzeko modu asko zeuden. Panderoa beste ikuspuntu batzuetatik ikertzea gusta-tzen zait.
"Toki eta folklore bakoitzeko desberdintasunak eta aberastasunak ikertzea oso interesgarria iruditzen zait”
Diozun ikuspuntu horietako baten adibidea Kuttune taldea da
Hala da. Kuttune taldea 2019.urte inguruan sortu nuen eta bertan era guztietako instrumentuak nahasten ditugu. Musika folklorikoaren garapenean oinarritzen gara, baina konposizio eta egitura berriekin. Taldea sortu nuenean erroetako musikan erabat murgilduta nengoen, eta hori guztia jende eta instrumentu askoko banda baten garatu nahi nuen aukera asko izateko. Coetus talde katalanak, adibidez, asko inspiratu ninduen. Perkusio iberikoko lehen orkestra izan zen. Horrez gain, Eliseo Parra, Oskorri edo Euskal Barrok Ensemble ere erreferentzia-tzat nituen. Gustatzen zitzaizkidan proiektu horietan oinarritzen saiatu nintzen nirea izango zen zerbait egiteko, eta urte batzuen ostean esan dezaket batzuetan nekagarria izan daitekeen arren, taldekideak elkartzen garen bakoi-tzean zoriontsu egiten nauela.
Nolakoak izan ziren taldearen hasierak?
Lagunei, ezagunei, musikariei eta bakoitzak bere diziplinan oso ondo jotzen duen jendeari deituz hasi nintzen. Egia da ordura arte ez nuela inoiz abestirik konposatu, eta proposamenen bat behintzat eraman behar nienez, musika tradizionalaren inguruko moldaketak egiten hasi nintzen. Erronka handia izan zen instrumentu mota ezberdinak elkartuz kontzeptu berri bat sortzea. Gaur egun 10 pertsonak osatzen dugu taldea, eta dagoeneko pare bat disko argitaratu ditugu. Publikoaren erantzun oso ona jaso dugu hasieratik eta oso pozik gaude. Sortzaile nagusia ni naiz, baina beste taldekide batzuek ere laguntzen didate. Une honetan entsegu eta sorkuntza prozesuan gaude.
Iaz Artzi Folk udako ikastaro trinkoa antolatu zenuen. Aurten bigarren edizioa egingo duzue. Zertan datza?
Urte batzuk daramatzat musika folklorikoko irakasle lanetan, eta hori bera egin nahi nuen, baina ikasgelatik kanpo. Beste jende bati erakutsi eta eskaini nahi nion egiten dudana. Horregatik, iaz landa-giroa aukeratu nuen, naturan, eta ezagutzen ez nuen jendea animatu zen. Gaur egun, perkusioa ikasleak irabazten ari denaren seinale. Era berean, folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu behar duen garai sozial batean bizi garelako. Oso esperientzia positiboa izan zen joan den urtekoa, giro ezin hobea sortu zen. Horregatik, errepikatu egingo dugu.
Nori zuzendua dago?
Perkusio tradizionalarekin kontaktua izan duten eta gehiago fokalizatu edo beste estilo eta teknika batzuk ikasi nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago bereziki. Perkusio iberiko tradizionalean espezializatutako formakuntza da, eta hiru egunez folklore-saio trinkoak egingo ditugu. Musika ere elkarrekin sortuko dugu jam sessions deituriko saioetan. Gainera, Carlos Herrero El Naán taldeko musikariaren kontzertu txiki bat izango dugu. Are, oraindik toki gutxi ba-tzuk gelditzen dira izena eman nahi duenaren-tzat.