Iñaki Gereñuren kultur gomendioak:

  • Abesti bat: 'Smashin Pumpkins en Dancing in the moonlight' (Thin Lizzy ren bertsioa)
  • Musika talde bat: Pink Floyd
  • Liburu bat: 'La revuelta de las Putas' (Amelia Tiganus).
  • Antzezlan bat: 'Renata' (Kamikaz Kolektiboa)
  • Film bat: 'Dallas Buyers Club'
  • Telesail bat: 'Breaking Bad'
  • Artista bat: Anari.
  • Kultur espazio bat:  Emanaldi bat dagoen edozein plaza edo areto

IÑAKI Gereñu (Tolosa, Gipuzkoa, 1983) sortzaile bisuala eta musikaria da. Bere ikasketak kirolaren eta elurraren munduarekin lotuta egin zituen, baina sormenak betidanik izan du leku garrantzitsua bere ibilbidean. Urte luzez musikan jardun da; besteak beste, Peachy Joke taldeko kide eta sortzaileetako bat izan zen.

Ikus-entzunezkoen arloan ere ibilbide luzea izan du, eta Igora ekoiztetxearen bidez hainbat proiektu garatu ditu azken urteetan. Bidaiek eta paisaiek bere lanean eragin handia izan dute, eta esperientzia horien inguruan hitzaldiak eta ikus-entzunezko aurkezpenak ere eskaini izan ditu. Gaur egun, Gere proiektu musikalean murgilduta dago erabat Belako taldeko Lander Zalakainekin batera, soinuaren eta irudiaren arteko lotura landuz, ikuspegi pertsonal eta garaikidetik.