Arantzazu Lizartza Saizar (1994, Leitza, Nafarroa) Medikuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialista da, eta hori du ogibidea. Poesia idazten du, euskaraz. 2024an Iruñeko Egile Berrien sariketan lehen saria lortu zuen Ezlekuak lanarekin. Urte horretan, Nafarroako Gazte Topaketetan Alta-txostena poema lana fin-tzeko aukera izan zuen Hedoi Etxarterekin batera, amaieran, saritua izan ez bazen ere. Idazten eta hitzak kiribilka-tzen jarraitzen du, orain buruan proiektu konkreturik ez duen arren.
Arantzazu Lizartza Saizaren kultur gomendioak
Abesti bat: Ene begiek, Ruper Ordorika.
Musikari bat: Silvia Perez Cruz.
Liburu bat: Lekua, Annie Ernaux.
Antzezlan bat: Itzulera, Dejabu konpainia.
Film/telesail bat: Luces de la ciudad, Charles Chaplin.
Kultur espazio bat: Antolakuntzan sortatutako edozein gaztetxe.