Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena elkartu zirenean, bakoitzak jada bazuen bere lan ibilbidea. Hala ere, 2018an Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioarekin elkarrekin aurkeztu ziren lehen aldiz. Gerora, hainbat lan egin dituzte: Luze edo Motz, Harpa Jotzen podkast-a…

2023an ZTANDAP emanaldia aurkeztu zuten; eta, gaur egun, saio horretan lanean jarrai tzen dute herriz herri. Abuztuan merezitako oporrak hartu dituzte, baina irailean bueltan datoz eta gogotsu ekin dieten berriz bakarrizketa saioei. 

Bikote artistikoaren sorrera 2017

Urtearen bukaeran lehenengo emanaldia egin zuten elkarrekin, eta 2018an herriz herri ibiltzeari ekin zioten lehen aldiz. “Idoia eta ni aspalditik ezagutzen gara, aurten 20 urte bete dira”, baieztatu du Mirari Martiarenak. Martiarena Torregarairen bekaduna zela ezagutu ziren, eta lehenengo momentutik “txispa zegoela” konturatu ziren. Martiarenaren hitzetan, oso antzekoak dira, eta “umorea ulertzeko eta egiteko” modu berdina zutela konturatu ziren berehala.

Ezagutu zirenetik elkarrekin lan egiteko gogoa izan zuten, baina 2017. urtea “mugarria” izan zen, eta ordutik ez dira banandu. Torregaraik “umore bikiak” direla dio: “Konexioa zegoenez, emaitza eder honetara heldu gara”.

ZTANDAP, egunerokotasuna ardatz

Generoarekin lotu da askotan ZTANDAP emanaldia, eta sortzaileek ez dute hori ezeztatzen, baina ñabarduraren bat edo beste eransten diote baieztapenari “Guk ez dugu sortzen generoari buruz hitz egingo dugula zehaztuz, baizik eta zeharkatzen gaituenari buruz”. Euskaldunak eta feministak bezala definitzen dute euren buruak, “eta horri buruz hitz egiten dugu, gure egunerokoa horrela delako, horrelaxe ardazten garelako”, azaldu du Torregaraik.

Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, eta beste zenbait gaiei buruzko bakarrizketak entzun ditzakegu ZTANDAPen. Adibidez, Martiarenaren eskutik, bikoterik gabe bizi den emakume baten bizitza entzun ahalko dugu.

Binakako bakarrizketak

“Lehenengo bat hasten da, eta gero bestea”, dio Idoia Torregaraik binakako bakarrizketen formatua azaltzeko. “Hala ere, biak gaude oholtzan denbora guzti, eta gure interbentzioak lotzen ditugu”, zehazten du. Txandaka hitz egiten dute, bien parte hartzearekin. “Zergatik horrela eta ez bakarka?”, bota du galdera Torregaraik; erantzuna ere berak eman du segituan: “uste genuen indarra behar genuela. Ez da erraza komedia egitea emakumea izanda, eta duela zazpi urte askoz zailagoa zen”. Haien arteko kimika oholtza gainean ikus daiteke, eta haiek esaten duten bezala, elkar elikatzen dira.

Gainera, Mirari Martiarenak dioen bezala, bakoitzak bere estiloa du, eta horri esker gorabeherak ematen dira emanaldian, oreka bat bilatzen duten bitartean. Laburbilduz, emanaldia “borobiltzen” dute estilo aldaketa horiek.

Inprobisazioa nabarmendu dute biek: “Momentu horretan ikusten da zelan batek ez zuen espero besteak sartutako txiste berri bat”. Momentu horietan, publikoaren erreakzioa ikusita, harrotzen direla diote, “zirrikitu horiek aprobetxatu” behar direla zehaztu: “Momentu horietatik, gauza asko sortzen dira ondorengo saioetarako”.

Izenburuak asmo argia du: ZTANDAP. Publikoak emozioen eztanda senti dezan nahi dute emanaldiarekin. Nahiz-eta gai sozialak lantzen dituzten, haien “lehenengo helburua” barrea eginaraztea dela zehazten du. Hala ere, haien pentsamenduak txertatzen dituzte txisteen artean. “Guk gai horiek erdigunean jartzen ditugu”, baina dioten bezala, batzuetan gehiago asmatzen dute kritikarekin, eta beste ba-tzuetan, berriz, ez dira horrekin arduratzen… Idoia Torregaraik azaldu duen moduan, badago nahi bat gauzak erakusteko, eta, ahal bada, pixka bat aldatzeko.

ZTANDAP aurretik egindako lanetatik ezberdina da, baina “soka edo kate berdinaren beste katebegi bat da” aldi berean. Haien estiloa jarraitu dute emanaldi honetan: gai zerrenda soziala, haien esperientzia propiotik abiatzen dira…

Aldaketei buruz hitz egiten duenean, Mirari Martiarena barrezka hasten da: “Jakak ere aldatu ditugu!”. Bikoteak badaki beste emanaldi bat sortuko dutela jaka berri bat erosten dutenean, edo berri bat erosteko grina sor-tzen denean. “Jakek markatzen dute emanaldiaren kolorea zein izango den”. Argazkietan ikus daitekeen moduan, emanaldi hau koloretsua da, eztanda bat delako, helburua lantzen dituzten gaiak leherraraztea delako. Txaketekin, haiek dioten bezala, adierazi nahi zuten emanaldia “zaplazteko umoristiko” bat izango dela.

Aurretik daukaten ibilbidea

Konturatu dira haiek egunerokotasun bezala uler- tzen duten oro estuki lotuta dagoela gizartean “emakumeen gaiak” terminoarekin ulertzen denarekin. 

Horiei buruz ez da publikoan hitz egiten, ez dira hitz egiten haiek erdigunean jarri nahi dituzte gaiak. Hala ere, badakite ez dutela ezer asmatu, gai horiek existitu existitzen dira, baina ez da horiei buruz hitz egiten.

Publikoa lehertzen jarraitu nahi dute, eta uztailean hainbat herrietan egon ondoren, bueltan dira iraileran: hilaren 12an Baztanen (Nafarroa) egongo dira eta 18an, berriz, Galdakaon (Bizkaia).