Ainhoa Etxebarriak (Ondarroa, 1993) kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, Arte Dramatikoa ikasi zuen Bilboko Artebi eskolan. Antzerkian, telebistan eta irratian lan egin du ondarrutarrak. Besteak beste, Euskal Telebistako 'Dantzan Go!''El Conquis' eta 'Egunak egin du!' saioetan parte hartu du, eta irratian Gazteako 'Gu' saioko esatari gisa aritu da. Berriki, ETB1eko 'Zurekin bat' lehiaketa aurkezten aritu da. Antzerkian, besteak beste, Calixto Bieito zuzendariaren 'Obabakoak' eta 'Erresuma' lanetan ere izan du paper bat Etxebarriak.

Ainhoa Etxebarriaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Be my baby' (The Ronettes)

Musika talde bat: Iseo & Dodosound

Liburu bat: Ingrid Bergmanen 'Mi historia'

Antzezlan bat: 'Winona eta Grace' (Ainhoa Artetxe eta Grace Doniz; Khea Ziater)

Film bat: 'Big fish'

Kultur espazio bat: Bilboko Pabellón 6