Iker Lauroba (Donostia, 1975) musikariak 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten. 2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, 'Zeru tolesgarria' izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu horretan. 2017an bigarren diskoa kaleratu zuen, 'Nire gotorlekutik' izenekoa. Lauroba Izaro Andresen taldean ere aritu da, musikari mallabiarrak argitaratu dituen lanetan eta biretan parte hartuz. Bakarlari gisa ere lanean jarraitzen du, duela lau urte urtaro diskoen bidaia zurrunbilotsua abiatu zuen: 'Udazkena', 'Negua', eta 'Udaberria' argitaratuz, eta berriena, 'Uda', 2021ean kaleratu du.

Datorren astean... Nerea Loiola