BIZITZAREN zentzuaren bilaketariburuzkoa” da Barealdi magikoa antzezlana,Alfredo Sanzol bere zuzendariarenesanetan. Bizitzan galduta sentitzenda Oliver, istorio honetako protagonista.Idazle frustratua, bizitzarekiko ziurgabetasunkonstantean bizi da eta konplexuek irensten dutebere egunerokoan. Gainera, aita ere hil berriadauka. Bizitza aldatu nahiko luke Oliverrek, bainaez daki nola. Goiz batean, komertzial lan egitekoelkarrizketa batera joango da; bertan, nagusiak,haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio etajan egingo ditu.

Gertaera horretatik abiatuta, oso testu bereziaidatzi du Alfredo Sanzolek (Iruñea, 1972), zeinaibilbide oparoa osatzen ari den Madrilen azkenurteetan. “Benetakoa zitekeena eta guztiz ezinezkoadena elkarren alboan jarri” nahi izan dituegileak obra honetan. Sanzolek jakinarazi duenez,antzezlan honetan hiru plano nahasten dira:“Errealitatearena, ametsena eta haluzinazioena”.Hiru plano hauek aldi berean erakutsi nahi izanditu zuzendariak, eta horrek helburu jakin batdaukala adierazi du: “Emozionalki hirurek neurriberean eragiten digutela adieraztea. Garrantzitsuenaez da errealitatea, haluzinazioa edoametsa den, azken finean hiru planoak ez daudehain aldenduta elkarren artean; hori bainogehiago, horrek nola eragiten digun eta nola baldintzatzendion munduan egoteko gure moduri,horixe erakutsi nahi izan dut”, azaldu du.

UMOREA ETA GOGOETA, ESKUTIK Hiru planouztartzen dituen istorioaren oinarrian giza harremanakdira nagusi, baina ikuspegi nahiko surrealistatiklanduta. Sakoneko gai batzuk aipatzendira antzezlan honetan, hala nola sare sozialeneragina, intimitate publikoaren auzia edo norberarenobsesioen mugak. Haluzinogenoak hartuondoren, Oliver lo geratuko da ordenagailuarenaurrean, eta bezero batek mugikorrarekingrabatuko du. Oliverrek bideoa ezabatzeko eskatukodio, baina bezeroak ez du nahi izango. Bienarteko tira biraren bidez, azken urteotan edozeingertaeren inguruan bideoak grabatu eta besteekinkonpartitzeko barneratu dugun ohiturareninguruan hausnartu nahi izan du Sanzolek.

Era berean, eta egileak umore asko darabilenarren, Sanzolek maisuki baliatu du umorea gaisakonak ukitzeko, gutxien espero denean zauriansartu eta berriro ateratzeko.

Oliverren paperean Juan Kruz Gurrutxaga aktoreaikusiko dugu, zeinak Barealdi Magikoa “katalogatzekooso zaila” dela adierazi duen: “Komedia,filosofia eta puntu hunkigarri asko bere baitanbiltzen dituen lana da. Oso antzezlan sakonada, ez da inolaz ere azaleko komedia bateangeratzen”, dio. Era berean, “oso lan pertsonala”dela uste du aktoreak. “Zuzendariaren alter egobat dago, Sanzolek bere barneko sentimenduaketa bere izaeraren zati bat isladatzen duelako”.Gurrutxagarekin batera, Itziar Ituñok (Olga),Mireia Gabilondok (abokatua), Aitziber Garmendiak(Olivia) eta Martxelo Rubiok (Martin) osatzendute aktore taldea.

Bere aita gogoan zuela idatzitako obra dela adierazidu Sanzolek, hain justu, antzezlana idaztenzebilela hil baitzitzaion aita. Hala, Barealdi majikoaomenaldi bat ere bada, baina baita beste gauzaasko ere, “adibidez, bidaia iniziatiko bat, zuzendariarenesanetan. “Antzezlan honek ikuslea eramangodu Afrikara, maitasunera, obsesiora,alkoholera, traiziora?”. Eta, guzti horren atzean,ametsen eta errealitatearen inguruko gogoetaegin nahi izan du Sanzolek: “Denbora igarotzenden neurrian, ametsak eta errealitatea balio beraizatera igarotzen dira gure oroitzapenetan. Gertatuden guztia nahastu egiten da gertatu ahalzen guztiarekin. Errealitateak ametsei lekua egitendienez, iraganak etorkizunaren gero eta itxurahandiago du, eta ideia hori ere islatzen da obrahonetan”.

Tanttaka konpainiaren eta Centro DramaticoNacionalen arteko koprodukzioa da Barealdimagikoa, eta urrian estreinatu zen Madrilen,gazteleraz. Euskarazko bertsioa Harkaitz Canokitzulitakoa da, eta hau ere Madrilen antzeztuzuten, gaztelerazko azpitituluekin. Gasteizeneskaini ostean, Donostiako Victoria Eugenia aretoanizango da ikusgai, urtarrilaren 22an eta24an, eta Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilaren29an.