‘Crowfounding’
CROWFOUNDING edo Crowd fundingazkenaldian modan jarri den hitza da,edukian ez da horren gauza berria baina.Funtsean, taldean finantzatzea esannahi luke, edo, tabernako ibilaldien hiztegia geureganatuta,botea jartzea. Zehatzago azaldukodut: eman dezagun proiektu bat daukadala; adibidez,disko bat plazaratzea: baditut abestiak,taldea, baina ez dut dirurik estudioan grabatzekoedo promozio jira bat antolatzeko;diskoetxeetara joan eta, nire musika oso berritzaileadelako edo krisi garai honetan promotoreakxuhurregi dabiltzalako, ez dira ausartu nireegitasmoaren gastuak beren gain hartzeko. Zeaukera geratzen zait? Dirua neuk jartzea, aurreztuabaldin badut; edo mailegu bat eskatzea, abalistabat edo etxea hipotekatzat uzteko moduabaldin badut; edo lagunei, gurasoei, ahaideeieskatzea, haiek aski diru eta niganako fedea baldinbadute. Eta bide horiek funtzionatzen ezbadute? Hor dator crowfoundinga, mezenatzatipikoaren aldean desberdintasun nabarmen batdaukana: ez du bilatzen diru guztia jarriko duenmezena aberats bakarra, baizik eta diru apur batjarriko duten herritar normal asko, eta gaineradenek izango dute beren ordaina, egingo dutendiru-ekarpenaren trukean. Kasu honetan, grabatutakodiskoaren ale sinatu bat bidaliko diet,esaterako, eta haientzat propio egindako kontzertupribatu batera gonbidatu.
Boladan dabiltza halako proiektuak interneten.Nik neuk, joandako hilabeteetan, ezagunek sustaturikobi asmo kultural bultzatu ditut: bata,36ko gerran faxistengandik ihesi Ingalaterrarajoandako euskal haurrei buruzko dokumentalbat egiteko; bestea, Kubako gizarte mugimendueiburuzko erreportaje sorta bat finantzatzeko.Bakoitzean 50 euro inguru ipini nuen; diruz estudabilenarentzat asko samar izan liteke, bainanomina bat dutenek erraz gastatu ohi dute horieta gehiago edozein irteeratan.
Gainera, aukeran utzi liteke zenbateko ekarpenakegin nahi diren, 5 eurotik 200era, konparaziorako.Kontua laguntzaileen sare zabal bat lortzeada, guztien dirutxo horri esker proiektuaposible egiteko eta denak horren partaide etanolabaiteko jabe sentitzeko. Euskal kulturan tradizioluzea dugu auzolanean, eta baita diru-biltzepublikoetan ere. Garai batean, erregimenarenkontra ari ginelako; gero, instituzioek babestenez zituzten hainbat alor ere bazirelako; gaur,lehenaz gainera, administrazioa txakur txikirikgabe dabilelako. Bestelakoak izan dira, ordea,dirua biltzeko gure bideak: errifak, kontzertuak,bertso-saioak, zikiro-jateak... Norbere etxekobakardadean, ordenagailuaren aurrean, Visatxartelaren zenbakia tekleatzea ez da gure herrigintzaestiloan sartzen, gaur arte bederen.
Horrez gain, bada beste eragozpen bat crowfounding-ak euskal kulturan arrakasta izateko: dirualasai eta kontzientzia-arazorik gabe eska litekedantza talde batek jantzi berriak eros ditzan, edojudo talde bat nazioarteko txapelketa batera joandadin; baina sortzaile indibidual batek bere lanarenordain moduan…?
Berriki, gure idazle on bati azaldu nion hau dena,eta komentatu jende askok gustura emangolukeela bere laguntza, orain idazten ari den liburuaamai dezan; harrotasunez, gainera, babeslemoduan agertzeko aukera eskainiz gero. Idazleakpixka batean pentsatu, eta argi asko esan zidan:“Bai, zera! Eta ni eskale moduan agertu?”.