Síguenos en redes sociales:

"Benetako lagun egin ginen"

Zergatik ez da zuoi buruz berba egin?

Frontoietako politikagatik. Gizonen eta emakumeenfrontoiak zeuden: zein zen gustukoa, nolakopublikoa zuen, zeinek iraungo zuen gehiago…Eta orduan gizonezkoek eta zesta puntak irabaztenzuten.

Nola murgildu zinen pilotaren munduan?

Gerra Zibila baino lehenxeago, nire ahizpa Pasaikoetxeniketarrekin jolasten hasi zen eta gurasoekerraketa erosi zioten. Gerra hastean Bilborajoan ginen eta gero Frantziara. Gerra osteanPasaira itzuli eta nire ahizpak ez zuen gehiagojolastu nahi izan. Orduan erraketa hartu etaJavier de Andonegi amaterrarekin entrenatzenhasi nintzen. Hasieratik la chiqui deitu zidan.Don Gelasio apaizarekin ere jolasten nuen, erraketaneta eskuz. Gero Grosen maisuarekin hasinintzen.

Zenbat denboraz egon zara jolasten?

1939an debutatu nuen eta guztira 41 urtez jokatudut. Bartzelonan 12 urte eta alargundu nintzeneanMexikorako aukera eskaini zidaten. Han29 urte egon naiz.

Erraketisten urrezko garaiak Mexikon egin zenituen.Nolako bizipenak dituzu?

Mexikoz ditudan oroitzapen guztiak zoragarriak dira. Ezin ditut ahaztu. Nola tratatu gintuztenmexikarrek eta han bizi zen hemengo jendeak!Gu 100 erraketista izan ginen Metropolitanoan,Colonen, Tijuanan eta Acapulcon. Benetakolagun egin ginen egunero biltzen ginen sei erraketistok.Talde bat ginen. Mexikon bizi denbatekin oraindik ere telefonoz sarri hitz egitendut.

Jendeak badaki errakestita izan zarela?

Liburua publikatu denetik eta erakusketaren bategin denetik bai, baina bestela ezer ez. Esatendidate: Aizu, erraketista, nola jokatzen zenuen?

Gaur egun jarraitzen duzu pilota?

Bai, ikaragarri gustatzen zait, baina ez diot lehenzuen kutsu bizia somatzen. Artifizialagoa iruditzenzait. Nire jokalari kuttuna Titin III. da,asko gustatzen zait.