Santuak eta letrakASPALDI honetan han-hemen komentarioakikusi ditut, zein aspergarriak etaerrepikakorrak diren prentsaurrekoak,nolako morrontza dakarkiotenkazetaritzari, eta ze joko gutxi uzten diotenargazkilari bati. Prentsaurreko guztietarakobalio duen baieztapen horrek esanahi osoagoahartu lezake liburu-aurkezpenetan, sormengorenaren fruitu izan nahiko lukeen produktuhori jendartean zabaltzeko ez baitugu asmatzenformula irudimentsurik. Halaxe esan zigun argitaletxekoarduradun batek ere aspaldi ez dela:“Aspertuta nago zuen aurpegiak periodikoetanikusten”. Ikusiko ez balitu gehiago kexatuko zenbaina.
Berezkoa dirudien iragarpen modu hori ez dabetidanikoa ordea, eta barkaidazu aittitte xaharrenmoduan garai bateko abenturak kontatzenhasten banaiz. 1988an hasi nintzen Elkar argitaletxeaneditore. Aurreko urtean hasiak zirenlibururen batekin promozio bereziak egiten(Joxe Austin Arrietaren Manu militari miresgarrihura), baina nik pentsatu nuen salbuespenaez baizik eta araua izan behar zuela hark,liburu bakoitzari eskaini behar zitzaiola arretaeta bultzada.
Lehenengoa Juan Luis Zabala izan zen, Gertaereibegira ipuin liburuarekin. Egilea ezagutzennuenez, eta bere obrak estimazio handiagoamerezi zuelakoan, hitzaurre bat ere idatzi nion,bigarren estreinaldi bat, nolabait ere. Komunikabideakdeitu, eta Euskararen Udal PatronatuakDonostiako Konstituzio Plazan zeukanEuskal Txokoa delako gunean egin genuen zita.Denok ginen ia-ia hasiberriak: idazlea, editorea,kazetarientzat ere berria zen liburu baten kaleratzeaalbiste bihurtzea (Diario Vasco egunkariak,oker ez banago, orduantxe kontratatu berrizuen Felix Ibargutxi; Egin-etik Joxean Agirreazalduko zen; irrati pare bat, horiez gain).Sistemak funtzionatu egin zuen: ez bakarrik gu,argitaletxe guztiak hasi ziren berehala aurkezpenakegiten, eta laster ez ginen gogoratzen erehalakorik egiten ez zen garaiez.
Beste zerbaitetan ere izan zen aitzindaria Zabalarenliburua: ordura arte euskal liburuetan ezzen idazlearen argazkirik agertzen: testua norbaitekidatzia zen, eta nor horrek bazuen izena,baina ez izan horri zegokion irudirik. Beste kulturabatzuetan bezala, gure sortzaileak ere“bisualizatu” egin behar zirela pentsatuta hasi ginen erretratua paratzen, eta horretan ere arrakastaizan zuen ideiak, handik gutxira horixebihurtu baitzen normalena argitaletxe guztietan.Urteotan gure kulturak bide luzea egin du: profesionalizaziorantz,normalizaziorantz, hazkundekuantitatibo eta dibersifikazio kualitatiborantz.
Hobekuntzak goratzearekin batera, errazada, noski, nostalgiko jartzea, eta esateaorduan bai jatorrak eta puruak, orain denamerkantilizazio eta homologazio-nahi eta fribolizazioadelakoan. Aldi berean, ordea, promoziobide berriak zabalduz joan dira: idazleak irakurleekinharremanetan jartzeko bide zuzenak,dela irakurle txokoen dela errezitalen bitartez;sarearen posibilitate zenbatuezinak, bideoak,book trailer-ak eta enparauak.
Gauza bat gogorarazi behar, halere: garai batekoaldizkarietan, elizako hagiografietan oinarrituta,“santua” esaten zitzaion alderdi grafikoarieta “letra”, berriz, testuari. Ez dezagun ahaztu,literaturaz ari baldin bagara, santuak amua izanbehar duela, lagungarri eta akuilu; zinez inportaduena barruko letra baita. Orain, lehen etagero.