ATZUETAN nahigabe aurkitzenzituen harlauza zeltak,errotarri erromatarrak edoErdi Aroko hilarriak, lurratraktorearekin edo aitzurrarekiniraultzen ari zela. Baina beste askotan,liburu zaharrak aztertu ondorendeskubritzen zituen monasterio, baseliza,zubi eta kanalen hondakinak.

Hala ere, Erdi Aroko erromesen ospitalebat edo jauntxo feudal baten ubidearenarrastoak nola aurkitu zituengaldetzen diotenean, Ramon Abregok,80 urte, eskua airean astintzendu garrantzia kentzeko: “Hori betidanikegon da hor!”.

Eskola hamalau urterekin utzi zuenbaina historia liburuak ez ditu sekulabaztertu. Erromatarrek txundituzuten, herriak, bideak eta ingeniaritzalanak nola egiten zituzten.“Eta nekazaria naizenez, lurra nolalantzen zuten ikasi nuen arretahandiz. Golde mota asko zeuzkaten,sega mekaniko bat ere bai, osoteknika aurreratuak. Ia atzo arte,makinak sartu ziren arte, erromatarrenteknologiarekin egindugu lan hemen”.

Iguzkitza herriaren kanpoaldeansail zabala dauka Abregok,Erdi Aroko Velaz de Medranojauntxoen gazteluaren ondoan.Lubeta batean, sastrakak eskuzkentzen ditu eta harrizkosarkofago bat uzten du agerian:“Hilobiak aurkitu nituenhemen, espero bezala”, dio.“Lurra goldatzen hasi nintzenean,harlauza pila bat azalduzen, eta azpian hezurrak.

Erdi Aroko hilobiak ziren,kristauenak, mendebalderabegira zeudelako. Niresemeek berriz tapatu dituzte, lurra lantzekotraba egiten zigutelako, baina oraindik erebadago bat edo beste bistan”. Nola jakin zuenhantxe topatuko zituela? “Irakurrita neukangazteluak bazuela ermita bat inguru honetaneta litekeena zen hilerri bat ere alboan izatea”.Iguzkitzako gaztelua XII. mendean eraikizuten Medranotarrek, Nafarroako erregeakaginduta, Lizarra babesteko. Familia noblehorren eta bere gazteluaren historia ondo ikasiondoren, Lizarrerian dagoen Erdi Arokoobrarik deigarrienetako eta ezezagunenetakobat deskubritu zuen Abregok.

Iguzkitzako etxe askotan, mendian jasotakoharlauzak erabili zituzten hormak altxatzeko.Eta harri haietan zizelkatutako kanal batenarrastoa antzeman zitekeen. Pieza horiekpuzzle bat osatzen zutela konturatu zen Abrego:Velaz de Medranotarrek egindako ubidearenpuskak ziren, Jurramendiko iturrietatikgazteluraino ura ekartzeko obrarenak.

Ramonek kanalaren bidea jarraitu zuenbasoan gora, eta Santos eta Florentino lagunekin,berrogeita hamar pieza inguru aterazituen lurpetik: “Baina askoz ere gehiagoegongo dira azpian, ubidea hiru kilometrokoa zelako. Nafarroako oso herri gutxitanizango zuten horrelako obra handi bat garaihartan”.

Kanalak, aldi berean, erromesen ospitale batdeskubritzen lagundu zion: “Maltako Ordenarenakizan ziren lurretatik pasatzen zenubidea. Banekien Santiago Bidearen ertzeanospitale txiki bat eraiki zuela ordena hark etaMedranotarren ura hartzeko eskubidea zutela.Nire etxetik gertu harri zahar pilo batdago, ardi korrale moduan erabili zutena, bainalekuak Ospitaleko Aldapa du izena eta ubideaondo-ondotik pasatzen da. Berdea eta botilan:piperminta!”. Arkeologoek Ramonenaurkikuntza baieztatu zuten: artegi hura ErdiAroko ospitalearen arrastoa zen.Etxera bueltan, Ramonek urrutiko paraje batseinalatzen du: “Hantxe dago Santa Gemakoeremua. XII. mendean baseliza bat eraikizuten eta harri batzuk topatu nituen han…Baina hori beste egun baterako kontua da”.