SIEMPRE bailáis lo mismo” entzutendugu sarritan, eta... egia da, zein daarazoa? Kontsumismoan oinarritzenden sistemaren barruan denaberria izan behar da, dena berehalazaharkitzen dugu, ezer ezin daiteke luzaroanmantendu. Baina kontuz, lo mismo ezda beti berdin...

“Bakoitzak mundua bere modura ikustendu”, zioten gure zaharrek, eta horrela da. Adibidez:euskarari so eginez, gure arbasoekkoloreak hautematerakoan zuri, beltz, gorri,urdin eta hori koloreak bakarrik erabiltzenzituzten espektro kromatikoa sailkatzeko.Beranduago, maileguz hartu genituen gainontzekogaur egungo kolore estandarizatuak.Eta pentsatu dezagun kultura batzuetankolore guztiak bitan banatzen dituztela,argia eta iluna, eta kito.

Gizakiak ez du modu bakar eta beretsuanhautematen ingurutik datorkiona, ez dugubegiak ireki eta automatikoki eta pasibokierrealitatea jasotzen. Jasotzen ditugun estimuluakezberdintzen, klasifikatzen, antolatzeneta prozesatzen ikasi dugu jaio ginenetik,eta horrela guztiok ez dugu berdinikusten, entzuten eta ulertzen. Gure gizartean,kulturan, etxean ikasi ditugun ereduengalbahetik pasatuta hautematen dugumundua. Eta gu geu ere ez gaude beti berdin,eta goibel, alai edo nekatuta egoteakgure hautemateko modua ere baldintzatzendu, jakina.

Horrela musika klasikoan hasi eta hezi direnek,ohiko musika klasiko zaleek, rockmusika guztia berdin hautematen dute,Zarama, Kortatu ala Erick Clapton izan. Eta,alderantziz ere, rockzale amorratuari berdinzaio Vivaldi, Mozart, Bach, Guridi zeinStravinsky. Munduko orkestra gehienak iaurtero programatzen dute Beethovenen 5.Sinfonia eta beronen ehunka grabaketa daude:orkestra ezberdinak, zuzendari ezberdinak...eta guztiak dira bereziak, niretzatbehintzat.

Gure dantzen egitura eta bilakaera ezagutzenez duenak, dantzari eta dantzaldi orokdituen ñabardurak ezberdintzeko gai ezdenak, “siempre bailais lo mismo” dio sarritan.Eta noski, gauza bat da txotisa eta besteapasodoblea ala dantzari dantza ala mutildantza bat. Bestalde, oharkabe pasatzendiren gauza txikiak handienak dira sarritan:plazan banderariak ikurrina lau-lau etaartez mantso astintzen duenean danbolinarensoinuarekin bat datorrelarik, dantzariakgurpilak zabal eta garbi markatzendituenean zapen gainetik frakak zikinduta,artazi bat ostikoa emanez egin eta atzetikabarketen azpia ikusten dugunean...

www.aikotaldea.com