Jose Antonio Agirre eta Lekubek, Gernikan, 1936ko urriaren 7an, orduko Euzkadiko Jaurlaritzako lehendakari-karguari zin egin zionetik 88 urte igaro dira Euskal Herriaren eta Euskadiren historian. 

Gudu Inzibila hasi zuten matxino frankistek, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak erabaki garrantzitsua hartu zuen demokraziaren eta euskal askatasunaren alde. Bai, Gure Herriaren eta Gure Aberriaren aldeko aldarri hartatik egundaino bide berean iraun du Gure Alderdiak. Eta horrela jarraitu behar du geroago ere.

Foruak galdu zirenetik Primo de Riveraren diktaduraraino, eta Errepublikaren garaian, Gudu Inzibilean, Francoren diktaduran eta demokrazian zehar, Euzko Alderdi Jeltzaleak, goiburua eta helburua galdu barik, Euskadiren interesak aldeztu ditu beti, eta unean-unean euskal gizarteari ondoen zetorkiona asmatzen jakin du. Zutabe hau irakurtzen diharduzula, irakurle horrek, 2021eko apirilaren 21eko hauteskunde-egunean parte hartu duzula edo hartuko duzula, edo botoa ematera joango ez zarela, azken egunetan azaldutako galdekizunen eraginpean gaude. Galdekizunok Euzko Alderdi Jeltzalearen emaitza txarrak iragarri zituzten. Gaurko gauean jakingo dugu emaitza horiek zuzenak izan diren ala ez.

Betiere, galdekizunetan agertutako emaitzak zuzenak izan diren ala ez kontuan hartu barik, Euzko Alderdi Jeltzaleak garai berri honetan euskal gizartea norabide onean jarriko duen taldearen buru aukeratu du Imanol Pradales Gil. 

Gaur, gainera, 49 urte bete ditu, eta opari ederra eta, aldi berean, erantzukizunez betea hartuko ahal du! Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztiontzat mesede izango da. Euskal Gizartearen arrauna.