EDOZEIN Lege-aldaketa, per se, oso konplikatua da, ekimena, epeak, eztabaidak, parlamentu-izapidetzea, prozedura… batez ere txukun egitea asmoa bada: txapuzeek edo gehiegikeriek, adibide adierazgarri batzuk ezagutu ditugu duela gutxi, den-dena jasaten dute. Tira, urrezko araua izan ezik: guztien ona ekintza politiko ororen lehentasun nagusi eta helburu da. Egunotan, gobernu sozialista batekin eta PPrekin oposizioan duela 5 urte jada, Rajoy-en Herritarren Segurtasunerako Legea –Mozal Legea deiturikoa– gaurkotasunaren protagonista bihurtu izan da berriro. Lege honen aldaketa Kongresuko ezker-taldeek partekatutako helburuetako bat zen, publikoki esanda. Baina, horrelaxe dira kontuak, EAJ izan da ekimenaren bultzailea eta jakina, horri buruzko izan diren eztabaidak eta negoziaioak eragin dituena ere. Ez gaitzatela nahastu Sánchez Gobernuko parlamentu-bazkideak direla diotenen ahots suminduak: aldi berean, negoziazio bakoitzeko bidean era guztietako marra gorriak ipintzen dituzte, haren onurako soilik jartzen eta kentzen joaten ari diren muga fiktizioak. Oraingoak, gomazko piloten eta itzulketa bero deiturikoen debekua. Bi gai horiek lege honen irismena gainditzen dutela jakina dago baina zuzenketen aurkezpenaren bidez ireki izan zitekeen eztabaida. Horrela, bere azterketari aurre egiteko formularik egokiena negoziatzea eta adostea posible izango zen, legealdia haren aurrean ba dago oraindik, baina, ez ERC ez Bildu, ez dira saiatu ere egin. Beraz, Mozal Legeak indarrean jarraitzen badu –eskubideak murrizten dituen eta Jusapolek txalotzen duen legea– haiek beraiek Lege aldatzearen aurka bozkatu dutelako da. Hori guztia, arauaren alderdiak aldatzeko akordio itxiak izanik, artikuluen %60an eta zehapen-araubidearen %50ean.

Hau eta gero, esperoan zegoena: Ezker Abertzaleak Ertzaintzaren aurkako kanpaina areagotu du. Hala da, Madrilen erabilitako populismo-gorotzean, Euskadin politika egiteko abonu-naturalarik egokiena aurkitu dute Otegi ‘tarrek. Neurrira egindako trajea, jakina.