INORK ez genuen sinistu nahi Ukraina indar militarrez hartzeko arriskurik zegoenik. Ukrainako agintariak aspalditik zebiltzan Europar Batasunera hurbiltzen, Errusiak bere inperio errepublikarra berregiteak zekartzan ondoriengatik eta, gainera, etorkizuna eraikitzeko leku egokiagoa iruditzen zitzaielako kontinente honen mendebaldeko giroa.

Kolpe odoltsua ailegatu zen. Lau egun beranduago, 2022ko otsailaren 28an, bake negoziazioak saiatu eta 2 hilabetera gelditu egin ziren. Hainbat aldarrikapen antolatu ziran ukrainarren alde, Errusian gerraren aurkako protestek milaka atxiloketa zekartzaten artean.

Urtebetean zerbait ikasi dugu Ukrainaren historiaz ere. Beste nazio askok bezala, honek ere izan ditu aro odoltsuak. Modernitate garaian aipatzekoa da Ukrainako Pizkunde Nazionala, XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran abian jarri zena. Idazle, kulturgile eta, oro har, intelektual asko bildu zituen, Europako beste herri batzuetako helburu abertzaleekin bat eginda. Errusiak, mugimendu gizatiar horien beldur, muga zorrotzak ezarri zizkien ukrainar hizkuntza eta kultura goratzeko ahaleginei, haien erabilera eta ikastea galarazteraino. Bide beretik joan ziren gertakizun eta mugimendu politikoak ere, zatiketak, menperatze prozesuak, gerrak, etabar jasan baizituzten.

Ukrainaren historia malkartsuaren erakuslehio adierazgarriak dira intelektual abertzaleen mutu-arazpenak eta destierroak. Hainbat dira euren herrian arrotzak bihurtzeraino eraman dituzten kulturgile kultukrainarrak. Batzuk bakarrik aipatzearren, horra Nikolai Gogol eta Piotr Ilitx Chaikovski; Serguei Prokófiev eta Dimitri Tiomkin; Svetlana Aleksievich eta Lina Kostenko.

Egun, ia 7000 ukrainar dira gure artean adindu, emakume eta haurrak gehienak, herri-minak jota etxera itzultzeko zain. Entzun ditzagun euren historiak eta barneratu euren zorigaitza, beste garai batean erbesteratutako euskaldunak gogoan. Denak dira injustiziak eragindakoak. Denei dizkiegu zor izena eta izana.